2022/6

Erkiaga eta Zabala, etxekoen aurrean irabazle

Aritz Erkiaga Ispastertarrak eta Jon Zabala markina-xemeindarrak Jean Olharan eta Nicolas Etchetoren kontrako irabazi dute Markina-Xemeingo Grand Slameko lehen jardunaldian. Xabi Barandikak eta Jokin Del Riok garaipen estua lortu dute Diego Beaskoetxearen eta Imanol Lopezen kontra.

Oletako jaiak 2022

Inoizko jende gehien batu da Oletako jaietan

Gaur [ekainak 13] emango dituzte amaitutzat jaiak, aspaldiko astelehenik luzeenagaz.

Pentsiodunen Bizikleta Martxa abian da

Bihar [ekainak 14] ailegatuko da eskualdera Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren bizikleta martxa, eta 17:30etan egingo zaie ongi etorri ekitaldia, Ondarroako Alamedan.

Gizon bat atxilotu dute Berriatuan, marihuana-plantazio baten ustezko arduraduna izatea egotzita

'Kupela' izena jarri dioten ikerketa-operatiboa joan den maiatzean jarri zuten abian Ertzaintzak. 3.000 marihuana-landarez osatutako legez kanpoko instalazio bat aurkitu dute eraikin batean.

Erkiagak eta Lekerikak ezin izan dute Donostiako finala irabazi

Xabi Barandika eta Nicolas Etcheto nagusi agertu dira Donostia Grand Slameko finalean, eta, gainera, Lekerikak lesio bat izan du koadrizepsean, bere mailan eragin diona.

Solabarrietak eta Badiolak zilarrezko bi domina eskuratu dituzte

World Cup Chatearoux 2022 Txapelketan munduko errekorra hautsi eta zilarrezko bi domina eskuratu dituzte.

Gehiago