2022/6

San Joan Egunak dantza, musika eta kolorea ekarri ditu Aulestiko plazara

22. Sobra Sariketa lehiatu da, eta herriko dantzariek erakustaldi dotorea eskaini dute plazan.

Lore eta joko artean ospatu dute San Joan Eguna Ziortza-Bolibarren

Gaur [ekainak 24] loreak banatu dituzte mezaren ostean eta umeek herri kirolak izan dituzte.

Lekeitioko Udalak Isuntza hondartzako irisgarritasuna hobetu du

Gaur [ekainak 24] egin duten aurkezpen ekitaldian Vicente Reyes Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak parte hartu du

Auzokoek auzorako eginiko jaiak

Uztailaren 2an eta 3an ospatuko dituzte Ziortza Bolibarko Arta auzoko sanpedroak. Briska txapelketa, bertso saioa, umeen jolasak eta dantza ikuskizuna nabarmentzen dira egitarauan.

Lehen aldiz emakume batek dantzatuko du Kaxarranka Lekeition

San Pedro bezperan Miren Agur Meabe Lekeitioko ohorezko herritar eta alaba kutun izendatuko dute.

San Pedro jaiak berriatua 2018

Duten denarekin aterako dira berriatuarrak San Pedro jaietara

Gaur hasi eta uztailaren 3ra arte luzatuko dira San Pedro jaiak. Berritxu bertsolaritza saria berreskuratu dute eta tortilla patata txapelketa mantendu

Oier Kareaga hirugarren sailkatu da Kosta Trail proban

21 kilometroko proba lehiatu zuen Kareagak, eta 1.30,41eko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko.

Minbiziaren aurkako ekimena, Goiko Plazan

Minbiziaren Tour-a esposizioa ikusi ahalko da Mutrikuko Goiko Plazan, ekainaren 16an, 11:00etatik 13:00etara. Asteburuan, berriz, Zabielen egongo da ikusgai.

Hirugarren postua lehiatu zuen Mutriku Sokatirak

Zapatuan lehiatu zen Erandion lur gaineko 2022ko Euskadiko Sokatira Txapelketako 640 kiloko azken jardunaldia, eta hirugarren postua lehiatu behar izan zuen Mutriku Sokatira Taldeak, eta etsipenez, laugarren postua eskuratu zuen.

Tarinek tresna jaia eta entzunaldia antolatu ditu Markina-Xemeinen

Emanaldia gaur [ekainak 13] izango da, 17:30ean, Arretxinagako musika eskolako bigarren solairuan. Era askotako instrumentuak joko dituzte ikasleek.

Markina-Xemein 2-1 aurreratu da Munitibarren aurka esku pilotako herriarteko finalerdian

Haur eta nagusien mailan lortu zituzten garaipenak zapatuko [ekainak 11] joaneko partidetan.

Ikastaro eskaintza oparoa asteon, Etxelilan

'Bullyng homofobikoari aurre egiteko tresnak', 'Zer da erotizatzea?' eta 'Bota uxu' ikastaro eta formakuntza saioak eskainiko dira asteon.

Gorka Sorrarainek irabazi du Berriatuko XLI. San Gregorio saria

Baque taldeko txirrindulariak altxa zituen besoak zapatuan [ekainak 11] 127,2 kilometroko ibilbidearen ostean.

Hautzara mendi irteera

Burdin Kurutz Mendi Taldeak antolatu du irteera ekainaren 19an izango da, eta Gorostapolo-Hautza-Izpegi gainak zeharkatuko dituen ibilbidea osatuko dute.

Gehiago