
Ispasterko, Elantxobeko, Eako eta Ibarrangeluko zenbait ekoizle eta kontsumitzailek sarea osatu dute. EIEI Elikadura Korridorea osatzen dutenen helburuetako bat da modu tradizionalean eta jasangarrian ekoiztutako lehenengo sektoreko produktuak zein auzolana, herritarren eta herriko taldeen elkarlana eta parte-hartze aktiboa "balioan jartzea".

Eskualdea hornitzen duten ibilguen maila baxua dela esan dute. Horrelako egoeretan jarraitu beharreko ohiko gomendioak eman dituzte.

Thomas William Smithek irabazi du Bizkaiko Itzuliko bigarren etapa, Markina-Xemeinen. 70 kilometroko ihesaldia helmugaraino eroan du Smithek, Luis Garciagaz batera, eta esprintean menperatu zuen bere iheskidea.

Hamar lagunek osatu dute diagnostikoa egiteko talde eragilea. Hala ere, inkesten bidez proiektua herrira zabaldu dute, edadetu gehiagori hitza emanez.

Tenperaturek markak hautsi dituzte asteburuan, atzo [uztailak 18] batez ere.

Abuztuaren 4an bisita tailerrak, hitzaldiak eta bisita gidatuak eta birtualak egingo dituzte.

Bazkidetza kanpaina martxan dago uztailaren 31ra arte, eta aurreratu dutenez, hitzaldiak, irteerak eta ikastaroak eskainiko dituzte.

Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak talde bakoitzaren egunak eta orduak ezagutzera eman ditu. Entseguak eguenean [uztailak 7] hasiko dira.

Irailaren 11ra arte egongo da aukera marea beheragaz bisita gidatua egiteko.

Azken ikastaroa ere "ondo" joan dela azaldu du elkarteak. Eguen guztietan elkartzen jarraituko dute, eta "ondo pasatu nahi duten guztiei" bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete.

Jende ugari batu da ospakizunera. San Pedro ermitaren ondoko frontoi ingurua jendez bete zen domeka [uztailak 3] goizean.

Uztailaren 9an da lasterketa eta izen ematea egunean bertan eman ahalko da.

Zapato Azulean izandako erasoa medio deitu dute elkarretaratzea, bihar [uztailak 5], 12:00etan, Udaltzaingoaren bulego alboan.

Uztailaren 5ean [martitzena], 19:00etan, Ondarroako Udaletxean izango da aurtengo hirugarren bilera.