Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez dira Hondarribia Grand Slameko finalean elkarren kontra neurtuko diren bikoteak.
Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen hirugarren jaialdia antolatu du Udalak Uhagon kulturguneagaz elkarlanean. 'Hondamendia' antzezlanaren estreinaldiagaz edota Joseba Sarrionaindia eta Ines Osinagaren berba eta kantuekin gozatzeko aukera edukiko dute besteak beste, markina-xemeindarrek eta inguruetako bizilagunek.
Jai Alai Winter Series PRO-AM txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte barikuan, Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Arbe-Lekue eta Gonzalez-Manzisidor bikoteak dira hautagaiak.
Kirola izan zen ekimen nagusietako bat Sanmigel jaien azken egunean. I. Txara Trail mendi-lasterketak eta martxak eta Beteranoen futbol partidak jokatu ziren atzo [urriak 2] goizean.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko lehenengo saioak jokatu dituzte markina-xemeindarrak eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak; Ibarzabalek zapatuan [urriak 1] jokatu zuen saioa, eta Galletebeitiak domekan [urriak 2].
Ikastaroetan izena emateko epea bihar [urriak 4] hasiko da. Lehenengo ekimena Aringaingan taldearen aurkezpena izango da, eguenean [urriak 6] 19:00etan, Etxelilan.
Atzo [urriak 2] Gerra Zibilean hildako gudari baten deshobiratzea burutu zuten Aranzadi Zientzia Elkartekoek. BustiƱaga baserriko Kontxi Urkiriren testigantzari esker berreskuratu ahal izan dira gorpuzkiak.