Ezustekoak eta emozioa nagusi, Donostian

Barandikak eta Etchetok Erkiaga ispastertarra eta Lekerika hautagai nagusien kontrako partidua irabazi zuten, eta orain beraiek dira Donostia Grand Slam txapelketa eskuratzeko faboritoak. Hormaetxeak eta Zabala markina-xemeindarrak, aldiz, Olharan eta Del Rioren kontra galdu zuten.

Trabolak taldeak irabazi du Iparraldeko Haizeak jaiko Gisatu Txapelketa

Giro “bikaina” egon da asteburu osoan, barikutik [maiatzak 20] domekara [maiatzak 22] arte Lekeitioko kaleetan

Mutriku FTk irabazi du Gipuzkoako Kopa

Zapatuan, Orioko Mendibeltz zelaian lehiatu zen finaleko partida Mutriku eta Usurbilen artean, 2-0 nagusitu ziren mutrikuarrak.

Aurrerak hirugarren mailan jarraituko du

Beasainen garaipenak ahalbidetu du Ondarroako taldeak maila mantendu ahal izatea. Domekan [maiatzak 22] jokatu zen Las Rozasen Beasain eta Txantrearen arteko lehia.

Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok

Gizonezkoen absolutu mailan nagusitu da talde bermeotarra. Guztira, 13 minutu eta 37 segundoko denbora behar izan dute lehia irabazteko. Gizonezkoen absolutu mailako lehiaz gain, emakumezkoen eta gizonezkoen gazte mailetako finalak ere lehiatu dira, Kaiku eta Itsasoko Ama gailenduz, hurrenez hurren.

Nahia Quincoces, Marilu Guenaga eta Amaia Zabala Gizaburuagako alkatea

Nahia Quincoces: "Herri txikiak gara, baina duinak ere bai, eta medikua edukitzea merezi dugu".

Txupina bota aurretik, omenaldia egin diote udaletxean Quincocesi, mendexarren eta leatar guztien izenean. Giro ederra lagun, elkarlanean osatutako ekimenekin ondo baino hobeto pasatu dute Mendexan bildu¡takoek.

Kantaize Abesbatzak jaso du 2022ko Zilarrezko Antxoa

Alaitasuna zabalduz eskertu du Kantaize Abesbatzak Zilarrezko Antxoa

Abesbatzeko kideek "ezustean" eta pozarren hartu dute aitortza, eta Jabier Urrutxak maitasun beteko hitzak izan ditu saria jasotzean: "Danoi eskerrik asko, eta zuei, maite zaituztet danok". Artibai Udal Egoitzakoek herri guztiaren eskertza eta 2020ko Zilarrezko Antxoa jaso dute Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkatearen eskutik.

Gehiago