Umeen aurkako sexu abusuak erdigunean jarri dituzte

Gaur [maiatzak 20] Lea Artibai Amankomunazgoak antolatutako jardunaldian izan dira, Markina-Xemeinen.

Lau urte aurreratuko dute saregile, neskatila eta paketatzaileen erretiro adina

Ondarroa, Lekeitio eta Bermeoko neskatila, paketatzaile eta saregileen baldintzak hobetzeko bidean aurrerapauso garrantzitsu bat dakar Arrantza Lege berriak.

Bueltan da Ondarroako jai herrikoia, bueltan da Antxoa Eguna

Turrun hotsa, bat, bi, hiru. Hiru aldiz dei egingo du sirena hotsak. Antxoa Egunari hasiera emanda herritarren eguna bueltan egongo da, baita ere herritarrak omentzeko unea. Hiru dei, bi zilar, herri bat.

Aita Santuaren koadroa, Lekeitiotik Vatikanora

Ibon Perez kazetariak Aita Santuaren margolana Vatikanora eramango zuela agindu zion Alberto Lopez Brasaola lagunari; datorren astean bete ahalko du emandako hitza.

Gipuzkoako Kopako finalerako txartela eskuratu du Mutriku FTk

Mutriku FTko emakumezko seniorren taldeak Gipuzkoako Kopako finala jokatuko du zapatuan Orioko Mendibeltz zelaian Usurbilen kontra, 17:00etan.

Euskadiko Trainerilla Txapelketa lehiatuko da Ondarroan

Asteburuan lehiatuko da Euskadiko Trainerilla Txapelketa, Ondarroan. Zapatuan 16:00etan emango diote hasiera sailkapen estropadei, eta domekan, 10:30etan, finalak lehiatuko dira.

Gehiago