Bizkaiko Batel Liga hasi dute Lea-Artibaiko arraun klubek

Ondarroa AE eta Isuntza AE atzo Sestaon lehiatutako lehenengo estropadan ibili ziren, hainbat kategoriatan parte hartuz: alebinak, umeak, gazteak eta kadeteak.

Markak hobetu dituzte Ondarroa Sarian parte hartu duten igerilari gehienek

Ondarroa Igeri Taldeak antolatuta, zapatuan [otsailak 19] lehiatu zuten proba, Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan. Iragarri modura, Ondarroa, Markina-Xemeingo Atxondo, Bermeoko Kikunbera eta Zallako Zurkide taldeetako eskolar mailako eta federatuko 100 igerilarik lehiatu zuten proba.

Ondarroa AEko gazteak, txapeldun Oriako Traineru Jaitsieran

Senior mailan, gizonezkoetan bosgarren sailkatu da Ondarroa, eta hamazortzigarren Mutriku. Emakumezkoetan, berriz, zazpigarren amaitu dute ondarrutarrek.

Jaunarena eta Pradera sailkatu dira Lekeitioko Beteranoen Txapelketako finalaurrekorako

30-14 irabazi diete Astigarragari eta Fosterri. Azken aurrekoetako lehenengo partidak domekan [otsailak 27] jokatuko dira.

Bizkaiko udalerriek 58 milioi jasoko dituzte 'Herriak Egiten' ezohiko funtsetik

100.000 euro jasoko dituzte Lea-Artibaiko udalerri txikiek, 345.000 euro Lekeitiok eta Markina-Xemeinek, eta 445.000 euro Ondarroak.

Oscar Julian Gonzalez: "Markina-Xemeingoa iparralderago egiten den maskarada da"

Ikertzaile asturiarrak 2021ean argitaratutako 'Mascaradas de la peninsula Iberica' liburuaren bigarren edizioa aurkeztu zuen zapatuan [otsailak 19], Markina-Xemeingo kultur aretoan.

Jende asko batu du Ziortza-Bolibarko fruta arbolei buruzko ikastaroak

Kanpapeko Adinekoen Elkarteak antolatutako ikastaroa zapatu [otsailak 19] goizean egin zuten. 40 lagun inguru batu ziren udaletxeko aretoan.

Gehiago