
Aurton ere Ahobizi edo Belarriprest bezala izena eman behar izan da Euskaraldirako. Iker Gonzalez bermeotarra Ahobizi izango da eta Ispasterren bizi den Anne Stokken norvegiarra Belarriprest.

Garagarza Euskaraldiko komunikazio taldeko kidea da. Euskaraldiaren komunikazioagaz lotutako alderdiez arduratzen da. Aurtengo helburu nagusia "kaleak berreskuratzea" dela dio.

25 urte igaro dira Josu Eizagirre ondarrutarrak Anabasa Eremua filma errodatu zuenetik. Erakusketa eta filmaren proiekzioa egingo dituzte omenaldi gisa.

Euskadiko 2. mailako aizkolari txapelketako finalak lehiatuko dituzte domekan, 12:15ean hasita, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan.

“Hirigune historikoa biziberritzera bideraturiko ideia eta/edo proposamen batzuk aukeratu nahi dira”, esan dute.

Euskaraldian izena eman dutenek Turismo Bulegoan jaso dezakete txapa.

Lekittoko mugimendu feministiak jendaurrean hitz egiteko ikastaroa antolatu du. Eizmendi dinamizatzaileak bost saio eskainiko ditu: azaroaren 23an eta 30ean eta abenduaren 12an, 14an eta 19an.

Zapatuan [urriak 22] Aramaion jokatu zen jaurtialdia. Hurrengoa azaroaren 5ean Ziortza-Bolibarko Iruzubietan izango da.

Aurretiaz hitzordua hartu behar dela jakinarazi dute.

Alberto Vazquez zuzendari galiziarraren bigarren film luzea gaur [urriak 21] proiektatuko dute Espainiako zinema aretoetan, eta bihartik aurrera [urriak 22] Euskal Herriko zinema areto batzuetan ikusi ahalko da.

Agirretxeak Kirmen Uriberen 'Minaren Poema' olerkian oinarrituz argitaratu du izen bereko abestia.

Ondarroako Conservas Aguirreoa, Pescados Llorente eta High Identity Buildings, Berriatuko Hermanos Echevarria Idoeta eta Markina-Xemeingo Miba S. Coop enpresei eman diete Hazinnova akreditazioa gaur [urriak 20].

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako hitzaldia Francesc Monrabal fisikariak eskainiko du. Saioa astelehenean [urriak 24] izango da, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.

Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, irteera barikuan [urriak 21] egingo da. Lekuak mugatuta daude, eta interesatuek ondoko telefono zenbakira deitu behar dute: 648 51 17 41.