XIV. Lekitto Bixirik herri krosa antolatu du Amandarri triatloi taldeak

Datorren martitzenean [azaroak 1] herriko txiki eta nagusiek kaleetan barrena egingo dute korrika.

Lea-Artibaiko eta Busturialdeko kooperatibek ere Euskaraldiagaz bat egin dute

Babesteaz gain, modu aktiboan parte hartuko dutela esan dute ondoko kooperatibek: Kide, Eika, Fagor Arrasate, Cikautxo, Leartibai Fundazioa, Burdinola, Maier eta Laboral Kutxa.

Ondarroako portuko dikeak olatu handiei eusteko duen gaitasuna aztertu dute

Olatu denborale gogor baten aurrean Ondarroako dikeak zenbaterainoko bermea ematen duen aztertu du Madilgo Unibertsitate Politeknikoak. Hormigoizko bloke gehiago ipintzea aurreikusi dute.

Ikasle Abertzaleek hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute

Gaurko [urriak 27] greba egunean egindako manifestazioetan 'hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu!' lelopean zeharkatu dituzte Euskal Herriko hiri nagusiak.

Zubikarai bekatik ateratako proiektua aurkeztu dute: 'Euskalia'

2021eko Augustin Zubikarai nobela beka irabazi zuen Mikel Alvarezen proiektuak. Gaur egin dute aurkezpena Elkar argitaletxean.

Lau eta erdiko Master Laboral Kutxa txapelketa, urteko hitzordurik garrantzitsuena

Txapelketa gaur [urriak 27] aurkeztu dute Bilbon Lea Ibarra Motrollo taldeko Amaia Aldaik eta Olatz Arrizabalagak. Biek final laurdenetan ekingo diote txapelketari, azaroaren 20an Berrizen. Finala abenduaren 10ean jokatuko da Zornotzako pilotalekuan.

Martxan dago zesta-puntako 35. Berritxu Saria Txapelketa

50 puntista baino gehiago daude parte hartzen lau mailatan banatuta.

Ekoizleak, gaztagileak eta atun errea, Mutrikuko Beheko Plazan

Zapatuan [irailak 10] Merkatu Txikia ospatuko da 09:00etatik 14:00ak bitartean. Herriko ekoizleez gain eskualdeko gaztagileak ere egongo dira. Mutriku Arraun Taldeak atun errea eskainiko du.

Espainiako loteriak 300.000 euro utzi ditu Ondarroan

Lehenengo sariaren bi dezimo saldu dira Ondarroako bigarren administrazioan, Alamedan.

Orain Bi konpainiak 'Mute' zirku-antzerkia eskainiko du Markina-Xemeinen

Ikuskizunak Euskadiko ikuskizun onenaren saria lortu du Leioako Umore Azokan; adin guztietako ikusleei zuzendutako antzezlana da.

Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegia irailaren 5ean zabalduko da

Irailaren 1ean aurreikusita bazegoen ere, material faltagatik irekiera atzeratu behar izan du udalak

Jennifer Rodriguez eta Ugaitz Perez nagusitu dira Lekeitioko San Antolin altuera jauziko txapelketan

Naia Garetxana lekeitiarrak bere inoizko markarik onena hobetu zuen zapatuan [abuztuak 27].

San Gregorio Saria

Txirrindularientzako informazio seinaleak jarriko dituzte Gontzugarain, Lekoizen eta Milloin

Seinaleek igoera bakoitzaren datu nagusiak emango dituzte; altitudea, luzera, desnibela eta malda maximo eta ertainak, bai eta bidearen erabiltzaile guztiei txirrindulariak aurreratzeko segurtasun-distantzia errespetatzeko jarraibideak ere.

Gehiago