Berriatutik atera da #AgertxoPirata ekimen solidarioa

Gaur [uztailak 1] irten dira Helmugak proiektukoak, aurretik Porrotxek gidatu du hasierako ekitaldia

Andra Mari Jaietan eraso matxistei aurre egiteko protokoloaren lan saioa antolatu dute

Bilera aditu baten laguntzaz bideratuko da, eta uztailaren 6an izango da, 17:30ean, Etxelilan.

Lau eguneko jai giro herrikoia

Gaurtik astelehenera arte, San Martin jaiak ospatuko dituzte Amoroton. Adin tarte denentzako egitaraua atondu dute: musika, herri bazkaria edota dantza izango dira.

Borroka emateko prest

Isuntzak eta Ondarroak bihar [uztailak 2] emango diote hasiera Eusko Label Ligari, Bilboko Banderan. Helburu desberdinak dituzte bi traineruek: bakoitzak txanda batean egon nahi du.

Arte garaikideko proposamen ezberdinen agertokia izango da Markina-Xemein

Arrakalan FX izenpean hainbat proposamen artistikok osatutako ekitaldia egongo da zapatuan [uztailak 2] herriko gune ezberdinetan.

Lea-Artibai eta Mutriku prest daude Pirinioetako Bidera gehitzeko

Erronkari aurre egingo dio asteburu honetan Gure Eskuk. Lea-Artibaitik 500 lagun inguru joango dira Pirinioetara, eta katalanekin batera Ozeano Atlantikotik Mediterraneo Itsasora, Higer lurmuturretik Creusera, argiztatuko dute mendilerroa.

Gontzal Mendibe Miguel

Musika eta abestiekin ospatu dute San Pedro Txiki Eguna Lekeition

Eguzkilore jubilatuen abesbatzak herriko kaleak doinuz bete ditu gaur [ekainak 30].

Gehiago