Alain Kortabitarte Bilbao 6 urteko umearen aldeko ekimena abiatu dute Aulestin

Umeari Menke-Hennekam sindromea diagnostikatu zioten 2020ko ekainean, eta sindromea ikertzeko diru bilketa kanpaina bat jarri du martxan Aulestiko Urzabal guraso elkarteak. Jaialdi bat ere egingo da uztailaren 9an.

Oihana Kortazar Mutrikuko bizilaguna zortzigarrena Zegama-Aizkorrin

Gizonezkoen lasterketan, aldiz, Iñigo Arantzamendi, Jon Artetxe eta Iñigo Larrañaga ondarrutarrak eta Mikel Goikoetxea mutrikuarra aritu dira. Gizonezkoetan Kilian Jornet kataluniarrak orain arteko marka apurtu du, eta gauza berbera egin du Nienke Brinkman nederlandarrak, emakumezkoen lasterketan.

Donostiarrak, garaile traineruen Mutrikuko Banderan

Ondarroa Arraun Elkarteko traineruak bosgarren postua eskuratu du, zazpigarrena Isuntzak eta hamabosgarrena Mutrikuk.

Isuntzako gazte mailako emakumeek Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi dute

40 urte pasa dira 'Lekittarra'-k Espainiako Estatuko azken txapelketa irabazi zuenetik.

Hondartza denboraldiaren aurkezpena

Murrizketarik barik, etzi hasiko da hondartza denboraldia

Lagundutako bainu zerbitzua ematen jarraituko dute, Lea-Artibain Lekeitioko Isuntza hondartzan aurkitu daiteke. Aurten, gainera, zerbitzua luzatu dute, eta uztailaren 1etik irailaren 30era arte eskainiko dute.

Urrezko bi domina etxeratu dituzte Solabarrietak eta Badiolak

Zutikako eta etzandako kategorietan parte hartu, eta bietan lortu dute lehenengo postua eskuratzea.

Lea-Artibaiko 'Akerbeltzen Antxumak' taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa

Zapatuan [maiatzak 28] jokatu zen finala Larrabetzun. Eskolarteko finalak ere jokatu ziren goizean, eta idatzizkoan LH6ko 3. Saria eraman zuen Olaia Calvo markina-xemeindarrak eta LH5ekoa Manex Bollar aulestiarrak.

Gehiago