2024/5

Etxebarrin ez dute onartu 'Lea-Artibain Osakidetza gaixorik dago' mozioa

EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta EAJren kontrako lau botorekin eta EH Bilduren aldeko hiru botorekin ez dute mozioa onartu.

1143 mendizalek parte hartu dute Lekeitioko mendi martxan. Argazkia: Lekeitioko Udala.

1000 mendizale baino gehiago elkartu dira Lekeitioko mendi martxan

Domekan [maiatzak 12] 1143 mendizale elkartu ziren Lekeitioko mendi martxan. Antolatzaileak "oso gustura" daude eduki duen erantzunagaz.

Amandarri Triatloi Taldeko Mikel Arrasatek bigarren postua lortu du sailkapen orokorrean, eta lehenengoa bere mailan. Argazkia: Amandarri Triatloi Taldea.

Goi-goitik hasi dute triatloi denboraldia eskualdeko kirolariek

Hondarribian jokatu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako triatloi denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Amandarri Triatloi Taldeko Mikel Arrasatek bigarren postua lortu du sailkapen orokorrean, eta lehenengoa bere mailan. Garraitz Kirol Taldekoek ere emaitza onak lortu dituzte.

Aulesti Lagunkoia taldeak batzarra deitu du

Herrian identifikatutako bi arazo lantzeko deitu dute batzarra ekainaren 7an, 18:30ean, udal aretoan. Herritarrei zein eragileei hurbiltzeko deia egin diete.

Markina-Xemeingo Udalak ume eta gazteen kontseiluak jarri ditu martxan. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Herriko ume eta gazteen iritziak jasotzen ari da Markina-Xemeingo Udala

Udalak ume eta gaztetxoen kontseiluak jarri ditu martxan. Bi kontseilu jarri dituzte martxan, espazio publikoekin lotutako lanketa egiteko asmoz.

Hastear dago Mutrikuko Kultur Aniztasunaren Astea

Zapatuan [maiatzak 18] Munduko Arrozak ekimenak bederatzi herrialde batuko ditu Goiko Plazan. "Herritarren arteko interakzioa sortzea da helburua, elkar ezagutzeko bideak sortuz".

mendexakoudaletxea

Energia eredu propioa garatzen hasiko da Mendexako Udala

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dute. Diagnostiko bat egin ostean ekintza plana egiteaz arduratuko da Barrizar zerbitzu Energetikoen Kooperatiba.

Gehiago