2024/5

Palestinaren aldeko eta gerraren kontrako elkartasuna adierazi diete Mutrikun. Argazkia: Gernika-Palestina.

Palestinako herriaren laguntza aldarriari elkartasunagaz erantzun diote eskualdeko herritarrek

Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin dira asteburuan Euskal Herri guztian. Palestinar herria pairatzen ari denak izena duela eta hala deitu beharra dagoela azpimarratu zuten: "genozidioa". Herritarrei datozen asteetan egingo diren mobilizioetan parte hartzeko deia egin diete.

Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek irabazi dute Markina-Xemeingo IV. Helduen Trikiti Txapelketa. Argazkia: Ibon Errazu Uria.

Etxaniz eta Saizar, hirugarrenez txapeldun Markina-Xemeingo IV. Helduen Trikiti Txapelketan

Markina-Xemeingo IV. Helduen Trikiti Txapelketa lehiatu zuten zapatuan [maiatzak 11] bederatzi bikotek. Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek hirugarren aldiz irabazi dute txapela.

Ondarroa nagusitu da etxeko uretan

Ondarrutarrek hirugarren postuan bukatu dute gizonezkoen absolutu mailan; Isuntzakoak, laugarren koskan geratu dira. Lekeitiarrak gizonezkoen gazte mailan gailendu dira, eta ondarrutarrak emakumezkoen kadete mailan ere.

Gontzal Mendibe Miguel

Mutrikuk hirugarren postua lortu du 680 kiloko txapelketan

Atzo [maiatzak 12] Berriatuan erabaki zen Euskal Herriko 680 kiloko Sokatira Txapelketa. Mutriku Sokatira Taldeak txapelketaren balorazio positiboa egin du: "Sentsazio oso onak izan ditugu".

Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoak arautzeko eta mugatzeko prozesua hasi du

Egoera "oso larria" dela nabarmendu du udalak, eta horri aurre egiteko hainbat pauso emango dituzte: HAPOn aldaketa puntual bat egingo dute, Lekeitio eremu tentsionatu izendatzeko lanean jarraituko dute eta herriko egoeraren inguruko diagnostiko "sakon" bat egingo dute.

Manex Astigarraga, nagusi Mutrikuko saioan

Barikuan [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel kultur etxeak hartu zuen Gipuzkoako Bertso Txapelketako lehenengo itzuliko azkenengo saioa.

Plaza bete jende batu da Berriatuko sangregorioetan

Lami eta Maru aurkeztu dituzte, Berriatuko bi erraldoi berriak. Paella lehiaketara 34 paella aurkeztu dituzte eta plaza bete jende batu da.

Gehiago