2025/2/26

Amandarri Triatloi Taldekoak Mungiako Duatloian.

Eskualdeko kirolariek marka onak lortu dituzte Mungiako duatloian

Sailkapen orokorrean bigarren postua lortu du Garraitz taldeko Aner Larreategik, eta hirugarren postua geratu da Amandarriko Alejandro Astaburuaga. Taldeka ere garaipena lortu dute bi taldeek.

375 kilo arrain egoera osasungaitzean eramatearren bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak

Domeka goizean identifikatutako bi pertsonei zehapen espedientea ireki die Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritzak.

Ondarroako Portuko etorkizuneko garbiguneak herri osoko hondakinak biltzea eskatu du Eguzkik

Etorkizuneko garbigunearen proiektua "positibotzat" jotzen duten arren, Ondarroako herri osoak hondakinak kudeatzeko espazioa izan beharko lukeela adierazi du Eguzkik.

Bizkaian euskararen erabilera suspertzeko asmoz dator Bizkaian Bagara programa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa euskaltzaleen mugimenduak elkarlanean martxan jarri dute Bizkaian Bagara egitasmoa. Bere ardatzak dira euskararen erabilera handitzea, hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak egitea eta biztanleria sektore berrietara normaltasunez hurbiltzea

Tximista Atletismo Taldeko Olaia Zatika, Aiora Pikabea eta Nere Cherqui Euskadiko Atletismo Txapelketan.

Tximista Atletismo Taldekoak "ederto" aritu dira Euskadiko Atletismo Txapelketan

Aiora Pikabeak 20 urtez azpiko pertiga jaurtiketan lehenengo postua eskuratu du, eta Olaia Zatikak 18 urtez azpiko luzera jauzian, bigarrena.

Ecodrive Ondarroa BHI proiektua aurkeztu dute institutuko ikasleek

Martitzenean [otsailak 25] aurkeztu zuten kotxe elektrikoa "talde lanaren eta iraunkortasunaren" adierazle dela zehaztu dute Ondarroa BHIko ikasle eta irakasleek.

Lilatoiko hirugarren talde handienaren saria eskuratu dute ondarrutarrek

Ondarrutarrena izan da Lilatoiko hirugarren talderik handiena

122 emakumek parte hartu dute Ondarroako Etxelila Aringaingan taldeagaz. Eskualdeko azkarrenak Irati Bravo markina-xemeindarra eta Olatz eta Maider Aierbe mutrikuarrak izan dira.

Gehiago