Euskal Herria libre izan nahi duen herri bat dela munduari ikusarazteko mobilizazioa antolatu du Gure Eskuk ekainaren 7rako, Bilbon. Indarrak batzeko deia egin dute.
Datozen 20 urteetarako plana da, eta Barrizar enpresak eduki du plana lantzeko ardura. Hiru helburu lortzeko asmoz landu dute plana: CO2 emisioak eta kontsumo primarioa murriztea, eta energia berriztagarrien ekarpena handitzea.
Mugimendu Feministak faxismoaren kontra aliantzak eraikitzeko deia egin du. Emakundek, 'Ni feminista naiz' kanpaina jarri du martxan, eta Itaiak "instituzioen aurpegi zuriketan" jarri du fokua.
Zapatuko [martxoak 1] gertakarien ondorioz, Bizkaiko Futbol Federazioak hainbat zigor eta isun ezarri dizkie Aurrerako bi jokalariri nahiz klubari. Aurrerak zigorrak onartu ditu: "Esan genuen zigorrak onartu egingo genituela, eta ondo ipinita daude"
Domekan [martxoak 9] 12:00etan hasiko dira partidak. Eliteko eta Urrezko Ligaxkako partida bana ikusi ahalko da.
Izena emateko azkenengo eguna martxoaren 11 [martitzena] izango da.
Markina-Xemeingo pilotalekuan lehiatuko dituzte, zapatuan [martxoak 8] kluben arteko Euskal Herriko Txapelketaren finala, 18:30ean hasita.
'Gizonak eta feminismoa' ikastaro zikloaren baitan, hirugarren saio independentea egingo dute martxoaren 11n Etxelilan, 'Gizontasuna eta sexualitatea: Zerk egiten nau hetero?' izenburuagaz.
Barikuan [martxoak 7] Markina-Xemeinen eta domekan [martxoak 9] Aulestin egongo da idazlea. 'Pleibak' bere azken liburuaren inguruko bertso saio literarioa nahiz solasaldia eskainiko ditu.