Bi emanaldi eskainiko dituzte; lehenengoa, domekan [maiatzak 11], eta bigarrena ekainaren 1ean.
Arroz jaia izeneko jaialdi solidarioa antolatu du zapaturako [maiatzak 10] Ondarroako Danon Artin Elkarteak.
Urte osoko lanaren ostean, Lea-Artibaiko 46 ume prest daude gimnastika erritmikoko erakustaldia eskaintzeko: domekan dute lehenengoa, Etxebarriko frontoian, 18:00etan. Maiatzaren 18an, ostera, Berriatuan eskainiko dute erakustaldia, eta ekainaren 15ean, Markina-Xemeinen.
Ondarroako Kofradia berriko plazan arrantza eta itsas munduaren iragana, oraina eta etorkizuna islatzen duen horma irudia margozten dabil Murales Lian.
Bekobenta eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, 'Bizkaiko auzo eskolak: Markina-Xemeingo kasua' erakusketa zabaldu dute. Karmeldarren aretoan egongo da maiatzaren 18ra arte. Bihar [maiatzak 9] Joxe Garmendia LarraƱagak hitzaldia emango du auzo eskolen inguruan.
Maitzaren 12tik 16ra deituta duten greba zikloraren atarian, LAB, ELA, STEILAS eta CC.OO sindikatuek manifestazioak deitu dituzte zapaturako [maiatzak 10]. Bitartean, gaur arratsaldean [maiatzak 8] Hezkuntza Sailagaz bilduko dira "hitzetatik negoziazioetara" pasatzeko helburuagaz.
Zapatuan [maiatzak 10] 10:00etatik aurrera Baserri Eguna ospatuko dute Markina-Xemeinen. Hamalu ekoizle eta iaz baino abeltzain gehiago egongo dira aurtengo azokan. Bildots errea saltzen 12:30ean hasiko dira.
Besteren artean, surf ikastaroa eta bazkaria egongo dira; ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da.
Hiru herrietako emakumeen abesbatzek kontzertua eskainiko dute zapatuan [maiatzak 10] Mutrikun, Musika Jardunaldien baitan. Errepertorio bateratua eskainiko dute, eta sarrera doan izango da.