
Atleta lekeitiarra Joanes Goitisolo Otazua garailearengandik hurbil iraun duen bakarra izan da, Oñatiko Duatloian. Bigarren postua lortu du maila absolutuan, eta bizkorrena izan da 23 urtez azpikoen sailkapenean, 01.52.52ko denboragaz.

Parte hartze prozesua hasi zenetik lau saio gauzatu dituzte, eta hurrengoa, apirilaren 8an [martitzena] burutuko da, 18:00etan, Luardon.

Eskualdeko ikastetxeetako LH 5. eta 6. mailako ikasleak Markina-Xemeinen elkartu dira. Denetariko jolasak egin eta elkar ezagutzeko aukera eduki dute. Antolatzaileek egunaren balorazio positiboa egin dute.

Domekan [martxoak 30] Green Series Txapelketa hartu zuen Basokoetxe industriagune ondoko basoko zirkuituak.

Bihar [apirilak 1] 18:30ean egingo dute aurkezpena, kultur etxeko Azkue aretoan. Oraindik osatu gabe dagoen komunitatea den arren, parte hartzeko alternatiba desberdinak emango dituzte aurkezpenean.

Iragan zapatuan [martxoak 29] jokatu zituzten Goxua Txapelketaren finalak. Lehen eta bigarren mailako finalez gain, hirugarren partidu "berezi" bat ere jokatu zuten. Antolatzaileek aurtengo ekitaldiaren "balorazio positiboa" egin dute.

Su etenaren haustearen aurrean, Lekeitio-Palestina Elkartasun Taldeak mobilizazioa egin du Lekeition, "etengabeko sarraskia" salatzeko asmoz.