
Palestinako genozidioa "bigarren planoan" gelditu dela salatuko dute zapatuan [martxoak 22]. Egun guztiko egitaraua antolatu dute, eta 19:00etan mobilizazioa egongo da, Alamedatik hasita.

Markina-Xemeingo Udalak Alde Zaharra zaharberritzeko 2.775.946 euroko dirulaguntza jaso du. Azpiegiturak berritu eta ordenatzeaz gain, zolaketa egokituko dute, irisgarriago egiteko. Lanak ekainean hastea eta 2026ko apirilean amaitzea aurreikusten dute.

Israelek ez dio jarraipenik eman nahi azken bi hilabeteetako su-etenari, eta horren aurrean ahotsa altxatzeko asmoz, Gernika-Palestinak mobilizazio nazionala deitu du Donostian, eta Gure Haurrak ere Badira egitasmoak "urgentziazko kontzentrazioak" deitu ditu ikastetxe guztietan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseak bere egutegia eta bertsolari parte hartzaileak plazaratu ditu. Tartean, Lea-Artibaiko ordezkaritza egongo da.

Bisita gidatuen programa berria aurkeztu zuen atzo [martxoak 18] Euskal Kostaldeko Geoparkeak.

Argiteriaren bigarren faseari jarraipena ematea, Malats auzoko saneamendua egitea, auzoetako bideak konpontzea, informazio panelak berriztatzea, baserrien izenak ipintzea, Goikale ingurua ordenatu eta irisgarriago egitea, udaletxeko leihoak aldatzea eta Ilunzar-Murueta proiektuargaz jarraitzea dira aurtengo proiektuak.

Dokumental bat egingo dute Korrika ardatz hartuta, euskararen egoera eta etorkizuna irudikatzeko. Horretarako, dirua biltzeko kanpaina abiatu dute 'www.jalgihadi.eus' webgunean.