Bote batek erabaki du partidaren noranzkoa

Hirugarren setean, 4-4 berdindu ostean, pilotak botea eman zuen Basqueren saskian, eta Ladutxek eta Mantzirentzako izan zen Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkako euren lehen partidua. Hiru puntu lortu zituzten Urrutia eta Basqueren aurka atzo [urtarrilak 13].

sare-mobilizazio

Sare: "Behin betiko konponbidearen, justiziazko bakearen eta elkarbizitzaren unea da"

Euskal presoak justizia arruntaren bidetik etxeratzeko garaia dela aldarrikatu zuten zapatuan [urtarrilak 11] milaka lagunek Bilbon, Sarek deitutako manifestazioan. Euskal presoen kontrako salbuespen neurriak indargabetu daitezela eskatu zuten.

Palestinaren erakusketaren aurkezpena

Palestinar herriaren errealitatea eta okupazioaren aurkako erresistentzia, futbolaren bidez

Joseba Zabalza argazkilariaren irudiegaz eta Helena Bengoetxea eta Ivan Pastorren testuegaz osatu dute 'Maraz Tulkarem: talde errefuxiatuaren' itzulera erakusketa. Barikuan [urtarrilak 10] aurkeztu zuten Markina-Xemeingo Karmeldarren aretoan, eta 25 lagun inguru batu ziren.

Master Goxua Txapelketako hirugarren jardunaldia.

Laugarren jardunaldiari ekingo diete Master Goxua Txapelketan

Eguenetik [urtarrilak 16] domekara [urtarrilak 19] sei partida ikusteko aukera egongo da.

Euskararen Eguna Lekeitioko Herri Eskolan

Udal hezkuntza kontseilua sortzeko Udalhez proiektua ipini dute martxan Lekeition

Bihar [urtarrilak 14] egingo dute proiektuaren aurkezpena, 18:30ean, Azkue aretoan. Lekeitioko Udalak bertaratzeko deia egin die herriko kultur eragile eta kirol elkarte denei.

Berriatuko Masters Series Txapelketa talde argazkia

Berriatuko Master Series Txapelketak baditu bere lehen txapeldunak

Barikuan [urtarrilak 10] jantzi zituzten txapelak Arakistain-Lejardi eta Erkiaga-Argoitia bikoteek Mendibarren frontoia beste behin lepo bete zuten ikusleen aurrean.

Akerbeltzen ongi etorria Mutrikun

Akerbeltz Mutrikura itzuli da

Azken zazpi hilabeteetan Venezian egon ostean, herriko erraldoiari harrera egin diote gaur [urriak 11], Goiko Plazan. Akerbeltzek esan du “gogoak” zituela etxera itzultzeko, baina bitartean “toki desberdinetako jende asko” ezagutu duela bere bidaian,

Gehiago