Lekittarra
Isuntzako entrenatzaile eta arraunlari ohia

Osertz Aldai Eizagirre: "Jasotako maitasunak konpentsatzen zituen errepideko joan-etorri guztiak"

Hamar urtez Hondarribia eta Lekeitioren arteko 85 kilometroak ia egunero egin ostean, Aldai ez da Isuntzako entrenatzaile eta arraunlari izango 2026an. "Konexio berezia" lortu du, eta "amaiera borobila" eman.

Euskal Zine Bilerako aurkezpena

48. Euskal Zine Bilera: euskarazko zinema eta kulturaren topagune

Urriaren 16tik 21era ospatuko da eta Lekeitio euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren plaza bilakatuko da berriz ere. Euskal Zinearen Begirada omenaldia aurten Pantailak Euskaraz ekimenari eskainiko diote.

Herri txikien aldeko apustua egiteko eskatu dio Herri txikiak bizirik! plataformak Elixabete Etxanoberi

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia Markina-Xemeinen izan zen atzo [urriak 8]. Herri txikiak bizirik! plataformako kideek elkarretaratzea ditu zuten, eta herri txikien aldeko apostua egiteko eskatu zioten.

V. Aniztasunaren Besarkada eguna ospatuko dute zapatuan

Ekai Lersundi gogoan dutelarik, Aniztasunaren Besarkada eguna ospatuko dute zapatuan [urriak 11] Ondarroan. 13:00etan egingo dute ekitaldia Itsasaurren, eta 19:00etan, Yogurinha Borova eta Aurori Badiolak 'Bingoz Bingo' ikuskizuna eskainiko dute.

Munitibarko kultura epel erruteko habia

Munitibarko eskaintza kulturala hauspotzeko xedea duen aterpe berria da Habixi Elkargunea. Uda orduko ekin zioten beraien kultur jardunari, eta orain negu sasoiko agenda plazaratu dute, bihar [urriak 10] bertan hasiko dena, 2026aren atarira arte.

lehen sektorea

Lurra defendatuz, bizitza ereiten

Maribi Ugarteburu amorotarraren ‘Erein, borrokatu, bizi’ liburuak hamar emakume baserritarren bizipenak bildu ditu, euren ahotsetatik, EHNE-Bizkaiaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo erronkak erakutsiz, eta emakumeek nekazaritza mugimenduan izan duten garrantzia azpimarratuz. Horietako bat da Libe Plaza lekeitiarra; herriko azken baserritarra da bera. Lanaren aurkezpena Lekeition egingo dute, martitzenean, baserritarren memoria eta emakumeen indarra omentzeko.

Euskaragileak_Irizar

Euskaragileen Topaketa egingo dute urriaren 9an Cikautxon

Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du eta euskararen sustapena indartzeko helburua dauka. Izen ematea zabalik dago.

Hamargarren Txistu Eguna hartuko du Ondarroak zapatuan

Txistua balioan jartzea helburu izanik, hamargarren txistu eguna ospatuko dute zapatuan [irailak 20]. 24 txistulari ibiliko dira Ondarroako kaleetan zehar.

Ondarroako Alde Zaharra

Bide ezbeharrak prebenitzeko nagusiei bideratutako saioa egongo da Ondarroan

Bideko arriskuak saihesteko 1000 aldiz begiratu kanpaina Ondarroara iritsiko da irailaren 24an [eguaztena].

Amoroto udaletxea

Objetofonoak egiteko aukera egongo da zapatuan Amoroton

11:00etatik 13:00etara izango da tailerra; parte hartzeko izena eman behar da.

Lekeitioko igerilekuan hobekuntzak egin dituzte. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko igerilekuaren irekiera atzeratu dute, eta Markina-Xemeingoa itxi egingo dute

Lekeitioko igerilekua itxita egongo da irailaren 30era arte, eta Markina-Xemeingoa astelehenean [irailak 22] itxiko dute.

Martxan da Ondarroako Nanoipuin lehiaketa

Hamalaugarren aldia izango da aurtengoa, eta urriaren 10ean [barikua] itxiko da lanak aurkezteko epea.

Markina-Xemeingo hiri arkeologia ezagutzeko bi bisita gidatu egingo dituzte

Bisitak urriaren 4an eta 18an egingo dituzte, eta izena eman behar da joateko.

Ibilgailu berezien azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da Markina-Xemeinen

Irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean egingo dituzte azterketak. Txanda hartu behar da.

Gehiago