Ondarru-Lekitto aurkezpena 2025

Aurreikuspen guztiak gaindituta dator IX. Ondarru-Lekitto lasterketa

Muga beteta, 300 korrikalari hartuko ditu aurtengo lasterketak, inoizko gehien. 16 kilometroko lasterketa egingo dute korrikalariek, 17:00etan Ondarroatik hasita.

Bisontea (Armintxe ikerketa taldea, A. Torres)

Animalien labar pintura berriak aurkitu dituzte Armintxe koban

Duela 16-19 mila urteko grabaketak dira. 2024tik daude ikerketa proiektu bat garatzen bertan.

Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek irabazi dute Markina-Xemeingo IV. Helduen Trikiti Txapelketa. Argazkia: Ibon Errazu Uria.

Markina-Xemeingo Helduen Trikiti Txapelketari, agur

Arrazoi pertsonalak tarteko, Markina-Xemeingo Helduen Trikiti Txapelketako antolatzaileek atseden hartzea erabaki dute. Eskerrak eman nahi izan dizkiete bidelagun izandako guztiei.

Zuhaitz sendo orok baitu sustrai sakona

Ireder Angulo Elexpek Mañaritik Atxetara maratoia lehiatuko du bihar [irailak 19]. Distantzia luzeetan trebatzen ari da munitibartarra, eta aurten ultradistantzian debuta egingo du: urriaren 11n Hiru Handiak-en irteeran egongo da. Besteak beste, Angulo aurten bigarrena izan da Oizko Ermitara Igoera Bertikalean, etxeko proban, eta berriki Mendata Ezagutuz maratoian.

Irailekoak poesia jaialdiaren aurkezpena.

Lekeitiora itzuliko da Irailekoak poesia jaialdia

Irailaren 26an, 27an eta 28an izango da aurten jaialdia, eta poesian aberriaren gaia zelan landu den aztertuko dute.

Arte eszenikoak erdigunean jarriz, egun guztiko egitaraua antolatu du Ondarroako Gazte Asanbladak

Domekan [irailak 21] izango dute hitzordua arte eszenikoekin. Eguna dantza garakideko tailerrarekin hasiko dute.

'Herri txikiak bizirik!' aldarria lehen lerrora ekarri dute Santa Eufemi jaietan

Santa Eufemi jaiak hasi dituzte gaur [irailak 16] aulestiarrek. Gaurkoa pasata, irailaren19an eta 21ean emango diote jarraipena jaiei.

San Joan sua Amoroton

San Juan suek argitu dute gaua

Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritan egin zituzten atzo [ekainak 23] suak.

Bisitari eta zerbitzu sektoreko eragileei euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina, martxan

Zerbitzu sektorean euskararen erabilera bultzatzeko ‘Bertatik bertara’ kanpaina martxan da Uemaren parte diren udalerrietan. Bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei euskararen garrantzia ikusarazteko kanpaina da.

Lekeitioko Tximista Atletismo taldekoak, Bizkaiko Txapelketan
Lekitto Bedarrak antolatutako bermikonpost tailerra

Bermikonposta egiteko gakoak ikasi dituzte Lekeition

Lekitto Bedarrak antolatuta, Urtzi Vera adituak tailerra eman du Usotegin; guztira 27 partaide egon dira, Lekeitiokoak nahiz inguruko herrietakoak.

Paleta Argentinar txapelketa, 2025

Rementeriak eta Lakak irabazi dute Paleta Argentinar txapelketa

25 eta 17 irabazi diete Mikel Garcia eta Asier Fernandezi. Akarregi Pilota Taldeak egunaren balorazio ona egin du.

Karmen jaietako 'Windi' kartel irabazlea, erdian. Kartela: Haizea Olabarria

Haizea Olabarriak irabazi du Karmen jaietako kartel lehiaketa

Guztira 22 lan aurkeztu dira. Ume eta gazteen mailan Alain Martiartuk eta Laia Muruagak irabazi dute, batera egindako lanagaz. Aurkeztutako lan guztiak udaletxeko sarreran daude ikusgai.

Ispasterko umeentzako geologia tailerra
Leartibai Fundazioa Varnan

Leartibai Fundazioak Bulgariako Varna hiria bisitatu du

Bertan, tokiko landa eremuetako energia berriztagarrien garapenarekin lotutako praktika onak ezagutu dituzte.

Gehiago