Ondarroa eta Isuntza Kontxako Banderatik kanpo gelditu dira

Orio izan da azkarrena, eta atzetik jarraitu dio Tolosaldeak. Donostiak bi ordezkari izango ditu Kontxan: Donostiarrak eta Arraun Lagunak. Hasiera batean Zarautzek txartela lortu badu ere, arau hausteak medio, Zumaiarentzako izan da zazpigarren postua.

Palestinaren aldeko oihuekin hartu dute Vuelta Munitibarren

Aulesti-Palestina herri ekimenak deituta bildu dira Gerrikaitzeko errebueltan Munitibartarrak zein inguruko bizilagunak gaur (irailak 3), herri ekimenaren deialdiari "arrakastatsu" erantzunez.

San Antolin jaiak. Kamiseta eguna.

Aurten Be Bai taldea, sanantolinetako 29. Paella Txapelketako irabazle

San Antolin jaietako hirugarren egunean Kamiseta Eguna ari dira ospatzen lekeitiarrak. Kuadrillen arteko jolasetan giro ederra egon da, eta baita 29. Paella Txapelketan ere: guztira 62 taldek eman dute izena. Parkeko Gunean, aldiz, tiragomekin jolasean aritu dira.

Munduko Sokatira Txapelketarako prest dago Mutriku Sokatira Taldea

Ingalaterrako Nottingham hirian lehiatuko da Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Atzo [irailak 2] heldu ziren Mutriku Sokatira Taldeko kirolariak Nottinghamera, eta gaur pisaketak egin ostean, bihar hasiko dute lehia.

Musekintza aurkezpena

V. MusEkintza jaialdirako “programazio anitza” aurkeztu dute

Lea-Artibai eskualdeko zenbait artistek parte hartuko dute irailaren 20 aurretik aurrera antolatutako ekintzetan.

Europako Junior Pilota Txapeketako pilotariak

Onintza Galdos Zankada eta Aner Goikoetxea Betanzos, Europako Junior Pilota Txapelketara

Lea Ibarra pilota elkarteko aulestiarrak eta munitibartarrak Belgikako Ath hirian lehiatuko dute bihartik [irailak 4] zapatura [irailak 6].

San Antolin eguna Lekeition 2025

Urteroko osagaiek ez dute hutsik egin San Antolin egunean

Herriko agintariek prozesioa egin dute udaletxetik elizaraino, Itxaropena txistulari taldekoen doinuekin. Aittitta Txiki elkarteak, aldiz, 24. Tiragoma Txapelketa egin du; 50 partaidetik gora eduki ditu aurtengoan. Arratsaldetik aurrera bertso saioa, Puro Relajoren kontzertua eta su artifizialak egongo dira.

Ondarroako Arrigorri hondartza

Hiru pertsona atxilotu dituzte Ondarroan, lokal baten lapurreta egiteagatik

Arrigorri hondartzako udal biltegiko atea behartu eta lapurretan aritzeagatik hiru pertsona atxilotu zituen atzo [ekainak 1] Ertzaintzak.

Jai herrikoien inguruko mahaingurua, Lekeitioko Parkeko Guneak antolatuta.

Jai herrikoien inguruan hausnartu dute Lekeition

Lekeitioko Parkeko Guneak 'Jai herrikoiak: zertarako eta nola?' mahaingurua antolatu du. Baigorriko Basaizea elkarteko, Gasteizko Zaharraz Harro taldeko eta Ondarruko Radixu Irratiko kideek parte hartu dute.

'Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera' liburua aurkeztu dute osoko bilkura aretoan

Aretoa goraino bete dute hezkuntza publikoaren bilakaera ezagutzeko

Markina-Xemeingo Bekobenta eskolaren 50. urteurrenaren harira, 'Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera' liburua aurkeztu dute osoko bilkura aretoan. Aurkezpena "oso hunkigarria" izan dela adierazi dute Bekobentako kideek.

Fernanda Ansola Zelaiak 100 urte bete zituen maiatzaren 30ean
Markina BHI Egin Ekin

Markina BHIk ‘Egin eta ekin’ lehiaketako negozio planen lehen saria lortu du

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek jaso zuten atzo [maiatzak 29] saria Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

Emakumeak lerroburura
Emakumeak lerroburura: Nerea Gartzia Gartzia

Oholtzarako bertigoa aliatu onekin gainditzen

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

11 barri
Jon Ansotegi Reala B

Jon Ansotegi berriatuarra izango da Realaren bigarren taldeko entrenatzailea

Ansotegik 227 partida jokatu zituen futbolari gisa klub txuri-urdinean, hamaika denboralditan zehar, atzelari gisa.

Gehiago