Bereizi ta Irabazi kanpainaren onarpena

Mankomunitateak urte amaierarako martxan jarri nahi du hondakinak biltzeko sistema berria

Mankomunitateko kideek onartu dituzte hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren kontrataziorako oinarri tekniko eta administratiboak. Aurrerapauso “garrantzitsutzat” jo du eta helburu nagusiak dira "errefusa murriztea eta birziklatze tasa handitzea".

Gobernu Kontseiluak Ispasterko eskola berriaren obretako kontratua onartu du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 6 milioi euro baino gehiago inbertsioa egingo du eta zentroa 2027rako egitea aurreikusten du Ispasterko Udalak.

Oiasso Kamerata, Lekeitioko Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldian. Argazkia: Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia.

45. Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiak "programa anitza" edukiko du

Barikuan [uztailak 18] hasi eta domekan [uztailak 20] amaituko dira Gau Klasikoak; tartean, Xabier Gabiola musikari lekeitiarrak ere kontzertua eskainiko du, Iberian Brass Ensemble taldeagaz. Gau Modernoak, ostera, uztailaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte.

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Markina-Xemeinen, drogarekin trafikatzeagatik

Gaur [uztailak 15] goizaldean izan da atxiloketa, Ertzaintza egiten ari zen alkoholaren eta drogen prebentziozko kontrol batean. Substantzia sorgorgarridun 35 poltsatxo aurkitu dizkiete atxilotuari.

Ondarroako Peña Fraile eta Atxazpiko haitzak pribatizatzearen kontra agertu da Eguzki

Pribatizazioa salatzeaz gain, legeak betetzeko exijitu du Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak.

Aldundiko Diputatuen Kontseilua Mutrikun elkartu da, udalerriko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek Mutrikuko udaletxean egin dute gaur [uztailak 15] Diputatuen Kontseilua. Gipuzkoako diputatu nagusia den Eider Mendoza Larrañagak udalak eskuartean dituen proiektuen berri izan du Ainhize Azpiazu alkatearen eskutik.

Ander Txakartegi Helmugak erronka Aketegi

‘Bideaz gozatuz, gailurrak osatuz’, azken Helmugak erronka

Ander Txakartegik Bizkai, Araba eta Gipuzkoako tontorrik altuenak igo ditu umeen gaixotasun desberdinen aldeko beraien borrokan. Dokumentala egingo dute.

Juana Ibaibarriaga markina-xemeindarrak 103 urte bete ditu

103 urte bete ditu Juana Ibaibarriaga markina-xemeindarrak

Gaur [apirilak 1] ari da bere urtebetetzea ospatzen, familiagaz batera; bera da markina-xemeindar nagusiena.

Eneko Sagarmendi Master Cup Irekia txapelketako finalean izango da

Eneko Sagarmendi mutrikuarrak Euskal Pilota Egokitua Master Cup Irekia txapelketako finalerako txartela lortu zuen Jon Alzugurenegaz batera, domekan (martxoak 30). Finala apirilaren 13an izango da, Donostiako Atano III pilotalekuan.

Karteletrak Markina-Xemeinen

'Karteletrak' erakusketaren irekiera ekitaldia "oso ondo" joan da

Erakusketa ikusgai egongo da Markina-Xemeingo karmeldarren aretoan apirilaren 11ra arte. Erakusketaren itxiera Mursego taldeak egingo du, kontzertu batekin.

Arbideko hirugarren Txapelketa herrikoiak baditu irabazleak

Domekan [martxoak 30] burutu zuten III. Bloke Txapelketa herrikoia, Ondarroako Arbide Eskalada Taldearen rokodromoan. Lau kategoriatan banatu zen lehia; emakumezkoen absolutua, gizonezkoen absolutua, emakumezkoen beteranoak eta gizonezkoen beteranoak.

Eguaztenean amaituko da Amorotoko garagardo ikastaroan izena emateko epea

Zapatuan [apirilak 5] egingo dute garagardoa eta apirilaren 26an sartuko dute botiletan.

Lekitto Bedarrak antolatutako Gabino Muruaren ikastaroa.

Gabino Muruaren ikastaroak 24 partaide elkartu ditu Lekeition

Lekitto Bedarra taldearen ekimenez, 'Udaberriko ortua: zer eta zelan' ikastaroan murgildu ziren partaideak. Lekeitiarrez gain, eskualdeko nahiz urrunagokoek ere parte hartu zuten ikastaroan.

Lekeitio 700, gau lasterketa
Amoroto udaletxea

Traste handiak bilduko dituzte Amoroton

Bilketa eguenean [apirilak 3] izango da; trasteak eguazten [apirilak 2] iluntzean atera behar dira.

Gehiago