'Bizkaiko Batzar Nagusiak ezagutuz' erakusketa inauguratu dute Ondarroan

Gaur [uztailak 2] goizean inauguratu dute Ondarroan Bizkaiko Batzar Nagusiei buruzko erakusketa ibiltaria. Bertan izan dira Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako alkatea, eta Foru parlamentuko mahaiko eta Udalbatzako kideak.

Segurtasuna eta koordinazioa ardatz, Karraspion larrialdi-simulakroa egin dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin jardun dute Mendexako hondartzan egindako simulazioan.

Ondarru-Lekitto aurkezpena 2025

Ondarru-Lekitto: “Berezia eta ospakizun eta aldaketa desberdinekin”

Gaur [uztailak 2] aurkeztu dute lasterketa Berriatuko bideo gelan. Irailaren 20an lehiatuko dute eta izen emate epea zabalik dago.

Arta-Nagusiren dantza emanaldia Amorotoko San Martin Egunean.

"Denentzako moduko" San Martin jaiak hasiko dituzte eguaztenean Amoroton

Txan Txun Txunen igoeragaz hasiko dituzte jaiak bihar [uztailak 2], eta besteren artean, musika eskaintza oparoa egongo da domekara [uztailak 6] bitarte. Herritarren eguneko paella lehiaketan 250 pertsonek parte hartuko dute.

Poliomielitisak eragindako pertsonek aitortza eskatu eta eskubide urraketa salatu dute

Egunerokotasunean aurrera egiteko "baliabideak" behar dituztela exijitu dute Poliomielitisa erasandako pertsonek.

Urmugak geldialdia egingo du Ziortza-Bolibarren

Urmuga ekimen herrikoi eta artistikoak Lea-Artibai zeharkatuko du uztailaren 14an. Izan ere, hilaren 13an ekingo dio Urmugak bere Bizkaiko ibilbideari, Araban bi egun egin eta gero, Gaztelugatxetik Ereñozarreko San Migelera ailegatzeko. Hurrengo egunean, Ereñotik Ziortza-Bolibarrerainoko bidea egingo du.

34. Kaleka. Argazkia: Gorka Bravo.

13 ikuskizun, Lekeitioko 35. Kaleka jaialdian

Uztailaren 4tik 6ra [barikutik domekara] Kalekak ostera ere berretsi nahi du ez dela soilik ikuskizunen jaialdi bat, "baizik eta komunitateagaz lotura estuan dagoen kultur mugimendua".

Ondarroako Kofradia Zaharra

Neandertalek Euskal Herrian utzitako aztarnei buruz arituko dira Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Asier Gomez Olivencia paleontologoak gidatuko du martitzeneko hitzaldia [martxoak 25]. Kofradia Zaharrean izango da, 18:30ean.

Gabino Muruak udaberriko ortuaren inguruko ikastaroa emango du Lekeition

Lekitto Bedarra taldeak antolatuta, martxoaren 29an izango da ikastaroa, 09:30etik 12:30era. Ikastaroan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da; toki mugatuak daude.

Beti Jaiko jubilatuek ibilaldia egin dute herrian zehar. Argazkia: Beti Jai.

Beti Jaiko kideek irteera egingo dute Tolosara

Izena emateko egunak bihar eta etzi [martxoak 19 eta 20] izango dira. Irteera martxoaren 25ean egingo dute.

Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azoka

"Oso ondo" joan da Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azoka

Aurreko urteetan baino emakume sortzaile gehiago batzea lortuta, "topaketa polita" izan da Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azoka.

Gailu digitalen erabilerak umeengan daukan eraginari buruz arituko dira Aulestin

Bi saio egongo dira: martxoaren 18an eta 25ean. Biak udaletxeko hirugarren solairuan egingo dira, 17:30etik 18:30era.

Haurrentzako ginkana berdinzalea egingo dute Berriatuan

Martxoa (ere) feminista egitasmoaren baitan, domekan [martxoak 16] 17:00etan egingo dute.

Zarzuela emanaldia Lekeition

Hileko zarzuela emanaldiak 50 lagun elkartu ditu Lekeition

Ikusleek "asko gozatu" dute Lekeitioko Lagunkoi taldeak antolatutako emanaldiagaz.

Gehiago