
Antolatzaileak "pozik" daude XVII. San Migel Rallysprintak izandako erantzunarekin, eta laguntzen aritutako boluntarioak eskertu dituzte EMEko eskuderiatik.

Lekeition, Berriatuan, Munitibarren, Markina-Xemeingo Barinagan, Ziortza-Bolibarko Artan eta Mutrikun ospatu dituzte sanpedroak. Beroa ez da aitzakia izan jaietan murgiltzeko, eta denetan ere, ekitaldiak "oso ondo" joan dira.

Mutrikuko Galdonamendi auzoak hartu zituen Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren gizonezkoen 600 Kg-ko eta emakumezkoen 540kg-ko 2.jardunaldiak. Gaztedik lortu zituen kategoria bietako lehen postuak. Etxeko taldeak "oso gustora" aritu zirela nabarmendu du.

Saguzarrak ezagutzeko jarduera antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak uztailaren 4rako [barikua]. Doakoa eta publiko orokorrari irekia izango da.

11:50ean gertatu da istripua, BI-633 errepidean, Markina-Xemeingo saihesbidean. Bidea guztiz itxita egon den arren, errei bat zabalik dago jada.

Alex Goitia-Imanol Lopez eta Eñaut Urreisti-Thibault Basque bikoteek Markina-Xemeingo Grand Slamerako finalerdietara sailkatzea lortu dute, ligaxkako hirugarren jardunaldiko partiduak poltsikoratu ondoren.

Bost lanen artean Eva Eizagirre Urkiolarena aukeratu du epaimahaiak. Hala, Eizagirren 400 euroko ordainsaria eskuratu du.

Markina-Xemeingo Ernaik egun guztiko egitaraua antolatu du zapaturako [martxoak 15]. Besteak beste, mahaingurua, bazkaria eta kontzertuak egongo dira.

Markina-Xemeingo AEK-k, Markina BHI-k eta Bekobenta eskolak bat egin dute Errigoraren udaberriko kanpainagaz. Herritarrei ere horretara bultzatzeko asmoz, bost litroko oliba olio birjina zozketatuko dute.

Zapatuan [martxoak 15] egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Merkatu Plazan.

Ondarroako ikastetxeetako ikasleei bideratuta, 'Don't be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldia egon da gaur [martxoak 12], Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 16an eman beharko dute izena, Etxebarriko Udalaren bulegoetan.

Sariketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 23an eman beharko dute izena, Etxebarriko udaletxean.

Zaintzaileen zaintza erdigunean jarrita, udaberriko egitaraua osatu du Lea-Artibaiko Mankomunitateak.

Euren YouTubeko kanalean ikusi ahalko dira barikuetako partida guztiak: "Nor dagoen jokatzen, markagailua eta ordua ikusi ahalko dira".