San Pedro jai herrikoiak, auzo eta herrietan

Berriatuan, Mutrikun, Artan (Ziortza-Bolibar) eta Barinagan (Markina-Xemein) prest daude San Pedro jaiei hasiera emateko.

26. Zapato Azule hartzeko prest dago Ondarroa

259 lagun batuko dira Dinamartxan; 183 bizikletan, eta 76 oinez. Ondarroako Udalak neurri "bereziak" hartu ditu Zapato Azulerako.

Ane Maruri Lekeition Kaxarranka dantzatu duen lehenengo emakumea

San Pedro jaiekin udari hasiera emateko prest daude lekeitiarrak

Zapatuan [ekainak 28] hasi eta lau egunez ez dute etenik izango San Pedro jaiek Lekeition. Arrantzaleen patroiagaz gogoratu, eta tradizioz betetako jaiak dituzte aurretik lekeitiarrek, baina, berrikuntzak ere egongo dira tartean. Erraldoien Topaketa, Lekittoko Deabrutxuen Correfoca, danborrada herrikoia, herriko taldeen kontzertuak nahiz umeentzako ekintzak egongo dira aukeran. Kaxarranka Olatz Marurik dantzatuko du.

Euskal Herriko 26 erraldoi elkartuko ditu Lekeitioko Erraldoien Topaketak zapatuan

Lekeitioko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Erraldoien Topaketa egingo du zapatuan [ekainak 28] Lekeition, San Pedro jaien baitan. 11:00etan plazan egongo dira ikusgai erraldoiak, eta ostean kalejira eta dantzak eskainiko dituzte: "Ikusgarria izango da".

Josebe Astigarra Lete Mutrikuko alkate ohia zendu da

Josebe Astigarraga Lete Mutrikuko alkate izan zen 2007tik 2011ra bitartean, EAJ ordezkatuz.

Zeargoi Dantza Taldea, Ziortza-Bolibarko San Joan jaietan

Amaitzear daude San Joan jaiak Aulestin eta Ziortza-Bolibarren

Joan den asteburuan eman zieten hasiera jaiei bi herrietan, eta euren onenak emanda, gaur [ekainak 25] agurtuko dituzte aurtengo San Joan jaiak. Bi herritako antolatzaileek jaiek balorazio onak egin dituzte.

Garazi Burgoa Aldarondo/ Garaia Pagola Urriza

Palestinari buruzko hitzaldia egongo da Aulestin, barikuan

Taher Ali palestinar militanteak emango du hitzaldia barikuan [ekainak 27], 18:00etan, Udaletxeko aretoan.

Geuretik Sortuak egitasmoaren egonaldia hasi du Oier Guillanek Aulestin

Oier Guillan idazle, kazetari eta antzerkigileak Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako egonaldia hasi du Aulestin. Beranduago, Amoroto eta Munitibarren egingo ditu egonaldiak.

Ondarroako Kofradia Zaharra

'Don't be dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' ekitaldia egongo da Ondarroako Kofradia Zaharrean

Ondarroako ikastetxeetako ikasleei bideratutako ekitaldia izango da eguaztenekoa [martxoak 12], eta bi saio egongo dira: 9:50ean, eta 11:15ean.

mendexakoplaza

Unik kluben arteko Euskal Herriko Txapelketaren finalak hartuko ditu

Markina-Xemeingo pilotalekuan lehiatuko dituzte, zapatuan [martxoak 8] kluben arteko Euskal Herriko Txapelketaren finala, 18:30ean hasita.

Gizontasunaren eta sexualitatearen inguruan hitz egingo dute Etxelilan

'Gizonak eta feminismoa' ikastaro zikloaren baitan, hirugarren saio independentea egingo dute martxoaren 11n Etxelilan, 'Gizontasuna eta sexualitatea: Zerk egiten nau hetero?' izenburuagaz.

Pleibak saioa

Miren Amurizak eskualdean egingo du hurrengo geldialdia

Barikuan [martxoak 7] Markina-Xemeinen eta domekan [martxoak 9] Aulestin egongo da idazlea. 'Pleibak' bere azken liburuaren inguruko bertso saio literarioa nahiz solasaldia eskainiko ditu.

Mutrikuko Egaña frontoia irekita egongo da egunero

Egunero 09:00etatik 21:00etara irekita egongo da Egaña frontoia. Erreserbak egiteko prozedura eta gune itxiko araudia kaleratu du Mutrikuko Udalak.

Rober-Egaña eta Jaunarena-Etxezarraga bikoteak Beteranoen Trinkete Txapelketan

Finalaurrekoen fasean sartu dira Beteranoen Trinkete Txapelketan

Martxoaren 16an eta 23an jokatuko dituzte finalaurrekoak. Finala apirilaren 6an izango da.

Gehiago