Habixi Elkargunearen inaugurazioa

Herritik herriarentzat, Habixi Elkargunea

Munitibarren ereindako hazia loratu dela ospatu zuten barikuan (maiatzak 23); Alegia, Habixi Elkargunearen inauguratu zuten. Herritik herriarentzat sortutako denetariko gune autogestionatuaren sorreraz gozatu zuten, beraz, herritarrek.

Amorotoko erasoen aurkako protokoloaren aurkezpena

Amorotoko jaietako erasoen aurkako protokoloaren aurkezpenak "erantzun ona" eduki du

Amorotoko Udalak jaietara begira erasoen aurkako protokoloa landu du, herriko emakumeen taldearekin eta kanpoko enpresa batekin batera. Oletako jaietan ipiniko dute martxan protokoloa.

Mutrikuko Triatloia, ate joka

Datorren zapatuan [maiatzak 31] egingo dute Mutrikuko Triatloia. Aurten, txirrindularitza trantsizioko ibilbideak zenbait aldaketa edukiko ditu.

Omenaldi "xumea bezain hunkigarria", Koldo Arriolari

Jendetza batu zen zapatuan [maiatzak 24] Koldo Arriolari eskainitako herri omenaldian, bere erailetaren 50. urteurrenean. Antolatzaileek "herri memoria eraikitzen jarraitzearen" beharra azpimarratu zuten.

Durangoko Azokako sormen bekaren aurkezpena

Komiki proiektu bat lagunduko du aurten Durangoko Azokako Sormen Bekak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri dute beka zortzigarren aldiz. 15.000 euroko beka da.

Quincoces enpresako langileak greban

Quincoces gozotegiko langileek sei greba egun deitu dituzte

Domekan [maiatzak 25] egin zuten lehenengo greba; egoera aldatu ezean, ekaineko domeka guztietan egingo dituzte grebak. Salatu dutenez, 2023tik euren soldatak kobratzeko arazoekin dabiltza; besteren artean, apirileko nomina kobratu barik daude.

Gaztedi A, Ondarroan irabazle

Gaztedi A taldeak irabazi du Ondarroan hasi den gizonezkoen 640 kiloko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia.

Hitano ikastaroa eskainiko du AEK-k Markina-Xemeinen

Izen-ematea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik. Bestalde, herriko Berbalagun taldera batzeko deia luzatu diete herritarrei.

Munitibar
Mutrikuko udaletxea

Doako euskara klaseak eskainiko ditu Mutrikuko Udalak

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 8an hasi zen, eta 24ra [barikua] arte egongo da zabalik.

Andraetxeko aholkularitza juridikoko lehenengo saioa
Gabon kanten dirua Enara Alakanori ematen
Piztu Dendak ekitaldiko irabazleak

Ondarroako Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak jakitera eman ditu

Zatozteko kideek adierazi dutenez, saridunak agertzeko azkenengo eguna urtarrilaren 16a [eguena] izago da.

Eduki babestua
DK Studioa
[PUBLIRREPORTAJEA] Lekeitioko DK Studioa

Amestutako etxeak errealitate bihurtzen

Hogei urte dira Lekeitioko DK Studioak bere ateak ireki zituenetik. Sukaldeetan espezializatuta egotetik, etxe osoak dekoratzera igaro dira. Hasi zirenetik, baina, helburu argi baten atzetik lan egin dute: bezeroen etxeak neurri-neurrira egitea.

Erredakzioa
Gehiago