
Oriok eta Arraun Lagunak-ek Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen garaipenak lortu dituzte Madrilen. Bai emakumezkoen, bai gizonezkoen faboritoak erabateko sendotasunez aritu dira. Ondarroa eta Lekittarra, hurrenez hurren, zortzigarren eta hamargarren postuetan sailkatu dira.

ETE Ligaren baitan, Ondarroa eta Isuntza aritu dira zapatuan [ekainak 27] Elantxobeko bandera eskuratzeko lehian. KAE 2 ligan, Mutrikuk zapatuan Elantxoben lortutakoa hobetu eta postu bat igotzea lortu du domekan [ekainak 28].