
Nahia Quincoces Mendexako eskiatzaileak distira egin du Erronkariko Pirinioetan, haize zakarrak eta baldintza gogorrek markatutako proban Euskal Herriko Txapelketa irabazita.

Oles eginez esnatu dira gaur Berriatua, Mutriku eta Ziortza-Bolibar. Santa eskean ibili dira herritarrak, auzoz auzo.

Talde ekologistak ohartarazi du Bizkaiko Mendiei buruzko Foru Arauaren Proiektuak ingurumen-kalteak diru publikoz finantzatzea eta udal eskumenak ahultzea ahalbidetzen duela.

Udalek dei egiten dute Vespa velutinaren aurka eta bertoko erlearen alde borrokatzeko.

Xabat Oar-Arteta aulestiko atletak urrezko domina irabazi du luzera jauzian eta brontzezkoa 60 metro hesietan Euskadiko Txapelketan. Jada, hurrengoko txapelketetan jarria du begirada.

Hands Off Nature koalizioak herritarren babesa eskatu du, Europako Batzordeak bultzatutako zortzigarren omnibus paketearen neurriek ur ekosistemen babeserako "atzerapauso larriak" ekarriko dituztelako.