Dantzariak Kaixarranka dantzatzen plazan. Argazkia: Iraitz Arantzamendi

Dantzazale Eguna antolatu dute Lekeition

Maiatzaren 9an ospatuko dute, eta dantzak ikasteko tailerrak antolatu dituzte.

Elizpe Rock 2025.

Eskualdeko rock eta metal doinuen topaleku izango da Elizpe Rock

Hardcore, metal, Oi!, post-punk eta punk-rock estiloen zaleak batuko ditu Etxebarriko Elizpe Rock jaialdiak apirilaren 11n.

Ondarroako itsasadarrean ikertzaileak Santa Fe ontziaren hondarrak dokumentatzen ari dira

Jose Manuel Matés Luque itsas arkeologoak gidatutako taldeak 1950ean eraikitako eta 50eko hamarkadaren amaieran abandonatutako ontziaren egitura aztertzen ari da, denborak erabat desagerrarazi aurretik haren informazioa gordetzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak etxeTIC zentro deszentralizatua irekiko du Lekeition etxeko zainketak indartzeko

Apirilaren 27an martxan jarriko duten zerbitzuak Lea-Artibaiko 260 pertsona ingururi emango die arreta, mendekotasun egoeran dauden pertsonak eta haien zaintzaileak laguntzeko arreta presentziala eta teknologia aurreratua uztartuz.

'Antxustegi Berria' ontziaren zaharberritze lanak amaitu dituzte.

Amaitu dituzte 'Antxustegi Berria' ontziaren zaharberritze lanak

1958an Ondarroan eraikitako arrantza ontzi historikoaren egitura sendotu dute, jatorrizko ezaugarriak errespetatuta eta esku hartze minimoagaz. Prozesuan belaunaldi eta jatorri ezberdinetako lagunek nahiz Antxustegi-Badiola familiako kideek parte hartu dute, ezagutza teknikoa eta komunitatea uztartuz.

Gernika-Palestina Herri Ekimena

Gernika-Palestina Herri Ekimenak nazio mailako mobilizazioa deitu du apirilaren 25erako

Mobilizatzeko, jendartea aktibatzeko eta hitza hartzeko deia egin dute, Euskal Herria "ezin delako besoak gurutzaturik geratu".

Lekeition berritu dute Taberna Lagunkoiak ekimena eta auzolanera deitu dute Uribarren parkean

Lagunkoi taldeak herriko tabernekin elkarlanean komunak edonork erabiltzeko aukera sustatu du berriro, eta bihar [apirilak 1] auzolana egingo dute parkeko loreontziak eta jolasguneko pintaketa berritzeko.

Gehiago