
Lurzoruetan aditua da markina-xemeindarra. Lurzoruen egoera eta osasuna aztertzeaz arduratzen da Neiker-BRTA nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundean.

Paul Txertudi Maguregi-Bareta diseintzaile gernikarra 2017tik bizi da Bartzelonan. Hara heldu eta hilabetera Mangon hasi zen beharrean, jostun lanetan. Horrez gain, bere marka propioa dauka.

Orkatz Gandiaga Ibarzabal markina-xemeindarra Berbalagun egitasmoko dinamizatzailea da. Bidelagunen eta bidelarien beharra azpimarratu ditu, konfinatzazko eremu batean euskaraz praktikatu nahi dutenen eskaera asetzeko.

SantimamiƱeko kobazuloan ikerketa lanak egin zituen Agiri arkeologia taldeak 2004tik 2014ra bitartean, eta Arkeologia Jardunaldiak antolatu berri ditu Gernikan. Taldeko kidea da Juan Carlos Quintana.

Munduko ingurumenaren egoera okertzen ari da, eta horri aurre egiteko neurri zorrotzak hartu beharko litzatekeela uste du Fernando Salegi ekologistak. Eta horretarako mugimendu ekologista indartu beharko litzatekeela dio.

Aitziber Torrek Ispasterren dauka kontsulta. Osasun mentala zaindu egin behar dela dio: "Ez dago ezer osasunik barik".

Jone Badiola Iriondo ondarrutarra podologoa da. Oinak ondo zaintzea eta prebentzioak gai horretan daukan garrantziaz hitz egin du.