
Martitzeneko [azaroak 4] Osoko Bilkuran onartu zuten Ondasun Higienizen Gaineko Zergaren igoera: %50etik %150era igo dute.

Euskal Herri osoko aditu eta arituak elkartuko dira hitanoa sustatzeko asmoz zapatuan Markina-Xemeinen, Euskal Herriko II. Hika Topaketetan. Eskualdeko ordezkaritza ere ez da faltako egingo dituzten mahainguruetan, eta parte hartzeko izen ematea gaur itxiko dute. Arratsaldean bertso saioa egingo dute, jardunaldiko partaide zein herritarrei irekia.

Azaroaren 25an eta 26an egingo dute topaketa Durangon, eta parte hartu gura duten programatzaileek azaroaren 21era arte [barikua] dute izena emateko aukera.

Saturraran Elkarteak Oroimen Eguna antolatu du zapaturako [azaroak 8]. Oroimen asteari emango dio amaiera Saturraranen egingo duten ekitaldiarekin.

Lurdes Ondaro Mallea munitibartarrak eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarrak domekan [azaroak 9] Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurreko faseko saioetako bat lehiatuko dute, Barakaldon.

Tripontziak ekimen gastronomikoaren hamabigarren edizioa ospatuko da azaroaren 7tik 30era Debabarrenan. Mutrikuko Pikua jatetxeak ere hartuko du parte ekimenean.

Ludovic Ladutxe getarriarrak eta Jon Zabala markina-xemeindarrak hirugarren setean irabazi du dute [11-15, 15-7 eta 4-5] azken bi Winter Serieseko txapeldunak diren Aritz Erkiaga ispastertarraren eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarren aurkako partida.

Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak domekan [azaroak 9] igoko dira oholtzara.

Aukeratutako argazkiekin 2026eko egutegia egingo dute eta herriko etxeetan banatuko dute.

'Zure enpresa arrakastaz aurkezteko bost gako' online jardunaldia egingo dute, barikuan [azaroak 7].

Udaletik gogoratu dute 2 eta 7 urte bitarteko umeek heldu baten laguntzaz joan beharko dutela.

Etxebarriko Udalak lau sari banatuko ditu. Guraso Elkarteak antolatuta, domekan [azaroak 9] lanak eskolako jantokian egiteko aukera egongo da.

Ondarroa da erabiltzaile gehien dituen herria, 421 erabiltzailegaz. Atzetik daude Lekeitio (332) eta Markina-Xemein (171).