Gure Eskuk deiadar mendietara irteera egingo du domekan [ekainak 1], ekainaren 7an [zapatua] Bilboko kaleak harrotzeko. Lea-Artibaiko herritarrek Oizetik egingo dute deiadarra.
Eguerdian txerri pintxoak eta garagardo artisaua emango dituzte. Arratsaldean, ostera, Amorotoko Pala Txapelketako finalak eta Emakume Master Cupeko partida bat jokatuko dituzte.
Markina-Xemeingo Bekobenta eskolaren 50. urteurrenaren baitan, 'Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera' liburua aurkeztuko dute barikuan [maiatzak 30]. 18:30ean izango da aurkezpena, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Gure Ametsa Dantza taldearen 60. urteurrenaren harira, Euskal Ezkontza ospatuko dute zapatuan [maiatzak 31], Mutrikun.
Ondarroa Arraun Elkartearen gizonezkoen taldeak Eusko Label Ligan baliatuko dun trainerua eta klubaren lantaldeak aurkeztu dituzte, Kideren instalazioetan.
Protokoloa iaztik aritu dira lantzen Lea-Artibai Landagarapenerako Alkartea, herrietako udaletako arduradunak, teknikariak eta eskualdeko talde feministetako kideak. Helburua "segurtasuna modu integralean" bermatzea dela adierazi dute.
Mutrikuko EMAk elkarretaratzea deitu du barikurako [maiatzak 30]; 19:30ean, Goiko plazan izango da.
Ansotegik 227 partida jokatu zituen futbolari gisa klub txuri-urdinean, hamaika denboralditan zehar, atzelari gisa.
Uztailaren 11n izango da danborrada. Aurten, berritasun moduan, entsegu gutxiago egingo dituzte. 5 urtetik aurrerakoek eman dezakete izena.
Iderraga kaletik Erdotza etorbideko Etxano parera lekualdatu dute. Gunearen erabilera egokia egiteko eskatu dute.
Herritarren segurtasuna hobetzeko asmoz ipini dituzte desfibriladoreak.
Kargagailua Sabino Arana kalean ipini dute. Gehienez ere, lau orduz erabili ahalko da.
Ikasturtean landutakoa helarazi die ikasleek udal ordezkariei.
Ekainaren 7an [zapatua] izango da paella jana, KamiƱazpiko parkean.