Bestelakoak

Egonkortuta eta jarraipen handiagaz lehiatu dute II. Lacturale Pilota Txapelketa

Okariz-Barainka, Oskotz-Gaminde, Janitz-Ugartemendia, Etxaniz-Artetxe eta Alberdi-Pujana izan dira II. Lacturale Pilota Txapelketaren bikote garaileak.

Markina-Xemeingo Magia Gala

500 ikusle baino gehiago elkartu ditu Markina-Xemeingo Magia Galak

Aurreikuspen denak gainditu ditu Magiaren Galak. Balorazio "oso positiboa" egin dute antolatzaileek, bai ikusle kopuruari dagokionez eta baita magoek eskainitako ikuskizunari dagokionez ere.

Eskualdeko udal zerbitzu publikoen egoeraren diagnostikoa egingo dute

Udal zerbitzu publikoen gabeziak identidikatzen dituen eta egon daitezkeen hobekuntzak atzematen dituen Herri Txiki, Aukera Handi programa garatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdean, aurten.

Frankismoan Ondarroara etorritakoei buruzko dokumentala, martxan

Frankismo garaian Ondarroara etorritakoei buruzko dokumentala ekoizten dabil Ondarroako Udala. Jon Maia Soria ari da dokumentala gidatzen, eta grabazioak amaitu dituzte jada.

Ispasterko elkartegiak bi eraikin izango ditu

Basokoetxe industrialdean kokatuko da enpresa-egoitza berria, "jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta lurralde-oreka indartzeko" foru-estrategiaren parte dena. Enpresa interesdunek urtarrilaren amaierara arte aurkez ditzakete eskaintzak.

Emakumeak Lerroburura
Emakumeak lerroburura: Nekane Naberan Arrasate

Kudeaketaren sarean

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

11 barri
Inhar Urruzuno Pagoaga - Harri jasotzailea eta Sustabizeko entrenatzailea

"Erretiratzeko une oso egokia aukeratu dudala esango nuke"

Hamargarren aldiz Bizkaiko txapela jantzita biribildu du bere kirol ibilbide profesionala Inhar Urruzuno Pagoaga harri jasotzaile ondarrutarrak. Orain, Sustabiz Fundazioko kideei laguntzera bideratzen ditu bere indarra eta ilusioa.

Alex Uriarte Atxikallende/Mikel Reina Barros
Diembering elkartearen Kultur Jaia Markina-Xemeinen

Diembering elkartearen Kultur Jaia "oso ondo" joan da

Senegalgo plater tipikoak eta dantza tradizionalak eskaini zituzten Markina-Xemeingo Diembering elkarteko kideek, eta aurten ere, "erantzun ona" eduki duela adierazi dute.

legarmendi podiuma sari banaketa

Osa eta Ormaetxea nagusitu dira Legarmendiko III. kilometro bertikalean

Madalen auzoko jaietako ekintza izarretako bat izan da eta guztira 35 partaide izan ditu.

Patata Eguna ospatu dute Usotegi herritarren ortuan.
Mutrikuko Arraun Elkartea
Diembering elkarteko kideak

Kultura berriak ezagutzeko aukera egongo da zapatuan Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo Dianghat Diembering elkarteak Kultur Eguna ospatuko du zapatuan [uztailak 19], 12:00etatik 22:00etara. Sarrera doakoa izango da, eta musika eskaintzaz gain, Diembering herriko jaki tipikoak dastatzeko aukera egongo da.

Garraitz irlako "altxorrak eta bitxikeriak" ezagutzeko aukera egongo da uztailaren 21ean

Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, astelehenean [uztailak 21] ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute Garraitz irlan barrena. Parte hartzeko izena eman behar da.

Frontoiaren itxura berritua

Uztailaren 21ean esku pilota jaialdia egongo da Mutrikun

Azkia Pilota Taldeak esku pilota jaialdia antolatu du uztailaren 21erako [astelehena]. Sarrerak Zubixa, Zubiaram eta Loretxu tabernetan daude salgai, bost euroren truke.

Pintura lehiaketa errepikatuko dute aurten ere

Zapatu [uztailak 19] goizean egingo dituzte margolanak eta arratsaldean osatuko dute sari banaketa.

Gehiago