
Munitibarren ereindako hazia loratu dela ospatu zuten barikuan (maiatzak 23); Alegia, Habixi Elkargunearen inauguratu zuten. Herritik herriarentzat sortutako denetariko gune autogestionatuaren sorreraz gozatu zuten, beraz, herritarrek.

Amorotoko Udalak jaietara begira erasoen aurkako protokoloa landu du, herriko emakumeen taldearekin eta kanpoko enpresa batekin batera. Oletako jaietan ipiniko dute martxan protokoloa.

Datorren zapatuan [maiatzak 31] egingo dute Mutrikuko Triatloia. Aurten, txirrindularitza trantsizioko ibilbideak zenbait aldaketa edukiko ditu.

Jendetza batu zen zapatuan [maiatzak 24] Koldo Arriolari eskainitako herri omenaldian, bere erailetaren 50. urteurrenean. Antolatzaileek "herri memoria eraikitzen jarraitzearen" beharra azpimarratu zuten.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri dute beka zortzigarren aldiz. 15.000 euroko beka da.

Domekan [maiatzak 25] egin zuten lehenengo greba; egoera aldatu ezean, ekaineko domeka guztietan egingo dituzte grebak. Salatu dutenez, 2023tik euren soldatak kobratzeko arazoekin dabiltza; besteren artean, apirileko nomina kobratu barik daude.

Gaztedi A taldeak irabazi du Ondarroan hasi den gizonezkoen 640 kiloko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia.

San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan munitibartarrek. Denetariko ekintzez eta, batez ere, kolorez jantzitako ospakizunez gozatu dute.

09:30ean elkartuko dira Atxondo Kiroldegian.

'Sex sua' musikala ikusteko aukera egongo da eguenean [ekainak 27], 19:30ean, Uhagonen. Sarrerak egunean bertan ipiniko dituzte salgai.

Euskal Herriko Mugimendu Sozialistari lotutako EKIDA arte konpainiak sortutako antzezlana da.

Arretxinagako sukaldean elkartu ziren partaideak Mohammad Farajallah sukaldari errefuxiatuar palestinarrarekin batera hainbat errezeta egiten ikasteko.