Bestelakoak

Gerraren eta faxismoaren aurka antolatzeko deia egin du Lea-Artibaiko Gazte Koordinadora Sozialistak

Zapatuan [maiatzak 24] egun guztiko egitaraua antolatu du Ondarroan Lea-Artibaiko GKSk, 'Gerraren eta faxismoaren aurka antolatu!' lemapean.

Natura, zientzia eta kultura izango dute ardatz 16. Europako Geoparkeen astean

Maiatzaren 23tik [barikua] ekainaren 1era [domeka] Europako Geoparkeen astea ospatuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Urtero legez, ekimen "ugari" antolatu ditu.

Gipuzkoako Bizi Bide elkarteko kideak, fibromialgiaren aurka.

Fibromialgiaren aurka, isilean borrokan

Maiatzean izan da Fibromialgiaren Munduko Eguna, baina Bizi Bide elkarteko kideek nahiz eskualdeko pazienteek argi dute ikusgarritasun gutxiko gaixotasuna dela oraindik; egunerokotasunean eragiten duten sintoma ugari dituen arren, sendabiderik gabeko gaixotasuna da.

Markina-Xemeingo II. Euskal Jaia

III. Euskal Jaia ospatuko dute zapatuan Markina-Xemeinen

11:30ean hasiko dute jaia, eta goizeko jardunaren ostean, arratsaldean erromeria egingo dute. Zerutxu Dantza Taldekoez gain, Lekeitioko Etorkizuna, Berrizko San Lorentzo eta Mallabiko Gazte Alaiak dantza taldeek parte hartuko dute goizeko emanaldietan.

Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko epea barikuan amaituko da

Udalekuak ekainaren 23tik [astelehena] uztailaren 18ra [barikua] arte izango dira,10:00etatik13:00etara. Barikuan [maiatzak 23] amaituko da izena emateko epea.

Ondarroa, gazte mailan nagusi

Ondarroan lehiatu da Euskadiko Trainerilla Txapelketa asteburuan, eta etxeko taldeak gizonezkoen gazte mailako bandera bereganatu du. Absolutu mailan laugarrena izan da Ondarroa, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.

Oinherriren Batzar Orokorra, Bergara. Argazkia: Oinherri.

Euskal Herriko herri hezitzaileek lehenengo Batzar Orokorra egin dute

Oinherri Herri Hezitzaileen sareak lehenengoz Batzar Orokorra egin du; bertan izan dira Markina-Xemeingo udal ordezkariak ere.

Hezkuntza arloko ikerkuntzari buruz ariko dira Zientziaren Giltzaken hitzaldian

Josu Solabarrietak eskainiko du hezkuntza ikerketaren ekarpen eta erronken inguruko saioa, gaur, 18:30ean Kofradia Zaharrean

Lekeitioko Marierrota boleibol taldea

Lekeitiarrek Marierrota Egunagaz agurtuko dute boleibol denboraldia

Bihar [ekainak 14] 17:00etan hasiko dituzte ekintzak. Marierrotak urtearen balorazio "oso positiboa" egin du

Ume eta gazteen kontseiluek udaberriko lehenengo fasea amaitu dute. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo ume eta gazteen kontseiluek lehenengo fasea amaitu dute

Herriko espazio publikoak landu dituzte. Irailean berrartuko dituzte saioak.

Bertso eta musika emanaldi solidarioa egingo dute gaur Lekeition

Gaur [ekainak 13] 19:00etan hasiko da emanaldia, Azkue Ikastolan.

Gehiago