Bestelakoak

DENA taldeko kidea

Beñat Eizagirre Artetxe: "Bizi dugun errealitatea islatzen saiatzen gara gure abestietan"

'Anabasa' izenarekin dator DENA taldearen hirugarren lana. Martxoaren 21ean aurkeztuko dute etxean; Ondarroako Gaztetxean, Ithaka eta Pinpilinpussies taldeekin. Tolosako Bonberenea izango da hirukotearen hurrengo geralekua, eta aurrerantzean ere lotuta dituzte zenbait kontzertu Euskal Herrian eta Katalunian. Datorren urteari begira, Europan zehar bira egitea da taldearen helburua.

'Barnahus' Gasteizen 2022an

Zuriaren eta beltzaren artean

Espainiako Estatuan 2023an erregistratutako 21.580 sexu erasoen artean, 9.185 kasutan adingabea izan zen biktima. Ia kopuruaren erdia den arren, legearen aurrean babes falta dutela nabarmendu dute historikoki hainbat erakundek. Lekeitioko Mugimendu Feministako kideek ere ezagutu dute halako kasu bat, eta herrietan zabaldu ohi diren txutxu-mutxuen aurrean, kritikoak izateko eskatu dute.

BERRIATUKO_LASTERKETEN_AUR

Txirrindulariak, errepideak hartzear

44. San Gregorio Saria eta 43. Aitxekutz Sariak lehiatuko dituzte bihar, Berriatuan hasi eta amaituz, eta ibilbidean Lea-Artibaiko errepideak zeharkatuz. Inguruko txirrindularitzaren egoeratik aldenduta, berriatuarren eta babesleen laguntza eskertu dute: Goxalde Elkartea omenduko dute.

Kontzientziak piztu eta irakurketaren garrantzia azpimarratzeko helburuagaz hitzaldia eskainiko du Gorka Aurrek, Ondarroan

Bi saio eskainiko ditu Gorka Aurrek Ondarroan. Lehenengoa, hitzaldi formatuan izango da, martxoaren 21ean [barikua]. Bigarren saioan 12 urtetik 17ra bitarteko gaztetxoentzako irakurketa froga eramango du aurrera, martxoaren 28an [barikua]

"Elkarbizitza osasuntsua" helburu duen terrazen ordenantza onartzeko azken urratsak ematen dabil Ondarroako Udala

Behin-behineko ordenantzari alegazioak jartzeko 30 laneguneko epea dagoela jakinarazi du Ondarroako Udalak.

Bekobentak eta Markina BHIk Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

Euskaraldiagaz bat egin dute Bekobentak eta Markina BHI-k

Euskaraldiko txapak eskatzeko epea zapatuan [martxoak 15] zabalduko da. Bekobentako eta Markina BHI-ko langileek kanpainagaz bat egiteko deia luzatu dute.

emozioen_zurrunbiloa

Zurrunbilo: gazteen osasun mentala erdigunean jartzen duen proiektua

Gazteen osasun mentala eraldatzeko bideak eraikitzea da Zurrunbilo proiektuaren asmoa. Nerabeentzako espazio seguruak eremu guztietan sortu beharko liratekeela diote sustatzaileek.

'Euskaldunen jatorria, historia eta irria' bakarrizketako sarrerak eskuragarri daude

Mutrikuko Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekimena da Ion Martinez Esnaolak eskainiko duen bakarrizketa antzeztua.

Emakume Sahararren Batasun Nazionaleko idazkariak bisitatu du Ondarroa

Elkarlanerako bideak sendotu eta herriari eskertza egitera etorri dira. Yaalahk egindako Emakumeen Etxeari erreferentzia egin diote.

Martxoaren 7ko osoko bilkura. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Etxebizitza hutsen alokairua sustatu nahi du Markina-Xemeingo Udalak

Markina-Xemeingo Udalak eta Alokabidek akordioa sinatu dute ahalik eta etxe gehien herritarren eskura jartzeko asmoz.

Martxan dago Lekeitioko Kitto Merkatari Elkartearen udaberriko zozketa

Zozketa martxoaren 23an egingo dute. Hiru sari banatuko dituzte: 600, 300 eta 100 eurotakoak.

Amandarri triatloi taldeko kideak Euskadiko txapeldun dira esprintean. Argazkia: Amandarri T.T.

Lekeitiarrak izan dira nagusi III. Añorgako Duatloian

Amandarri triatloi taldea esprint distantziako Euskadiko txapelduna da. Garraitz kirol taldekoek gazteen eta juniorren mailako podiumeko postuak eskuratu dituzte.

Putaren bakarrizketa eroetxean
Gehiago