Bestelakoak

Bizi Bizi proiektuaren aurkezpena

Bizi-Bizi Autonomia Sustatzeko Zentroan parte hartzeko deia zabaldu dute

Gaur [otsailak 19] egitasmoaren aurkezpen saioan eta ate irekien jardunaldian adindun asko elkartu dira, Anaitasuna jubilatuen elkartean.

Lekeitioko Udalak "informazio gardena eta benetakoa" emateko eskatu dio oposizioari

Lekeitioko Udalak joan den astean onartu zituen 2025eko aurrekontuak, EH Bilduren aldeko eta EAJren kontrako botoekin. Kontrako boto horiek justifikatzeko "informazio okerra" zabaltzea "onartezina" dela salatu du EH Bilduren udal gobernu taldeak.

"Jarduna herritarrengana gerturatzeko" herri batzarra deitu du Ondarroako Udalak

Herri batzar irekia martxoaren 13an [eguena] izango da, portuko lonja berriko hitzaldi aretoan, 18:00etan.

Bengola

Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak hondakinen gaineko erabakiak hartu ditu

Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak etxez etxe banatutako galdetegia bete beharko dute herritarrek, etxe bakoitzak hondakinak nola bereiziko dituen jakiteko.

Lekeitioko etxebizitza diagnostikoa aurkeztuko dute eguenean

18:30ean kultur etxeko Azkue aretoan izango da aurkezpena. Herriko egungo egoera aurkezteaz gain, etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ere azalduko dituzte.

Lekeitiook Portuko Udal Kontseilua eratu dute

Lekeitioko Portuko Udal Kontseilua eratu dute

Atzo [otsailak 18] egin zuten lehenengo bilera. Hainbat gai aztertu zituzten, besteak beste, berriki indartutako kanpoko dikea.

Felix Beristain Amallobieta margolaria zendu da

Felix Beristain Amallobietak 30 urte inguru zeramatzan Sarrian bizitzen. Margolariak lehen garaietan kostrunbrismoa landu bazuen ere, poskubismoa, abstrakzioa eta hiperrealismoa ere bere egin zituen.

Markina-Xemeingo Beti Jai Elkarteak bazkideen anaitasun bazkaria egin zuen Lezika Jatetxean. Argazkia: Beti Jai Elkartea.
Amoroto udaletxea

Amorotoko herriko taberna lehiaketa publikora atera dute

Elexalde auzoko zortzigarren zenbakian dagoen Elimendi etxearen beheko eta lehenengo solairuak eskaintzen dituzte. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14an amaituko da.

'Karpeta Urdinak' dokumentala emango dute Ziortza-Bolibarren

Martitzenean [otsailak 13] egingo dute emanaldia. Ander Iriarte dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia ere egingo dute.

Gizaburuagako herriko taberna errentan hartzeko aukera dago

Eguen-Eleizaldea 6ko beheko solairua eta etxebizitza eskaintzen dira. Proposamenak bidaltzeko bi bide zehaztu dituzte.

Santa Elena etorbideko lanak. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Uribarren parkeko ate nagusia bi astez itxita egongo da

Santa Elena etorbideko lanen eraginez itxiko dute atea. Gainontzekoak irekita egongo dira.

Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagonek lau urterako hitzarmena berritu dute. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo Udalak kultur aniztasunaren aldeko "apustu sendoa" egin du

Markina-Xemeingo Udalak eta Uhagon Kulturguneak lau urterako hitzarmena sinatu dute.

Emakume palestinarrak

Palestinako egoerari buruzko hitzaldia eskainiko dute barikuan Etxebarrian

ETX kultur elkarteak antolatu du, eta Gabirel Ezkurdia EHUko GeopolitikaZ ikerketa taldeko kideak emango du hitzaldia.

'Azken galdera amari' aurkeztuko dute Ondarroan

Heriotzaren gaia lantzeko tresna baliagarria izan daitekeen liburua aurkeztuko dute bihar [otsailak 8] Zubi Zahar Herri Ikastolan.

Gehiago