Deialdiak

"Normalitate heterosexualarekin apurtzera" dator Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen laugarren jaia

Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean batuko dira Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauak zapatuan [urtarrilak 17]. 17:00etan emango diote hasiera egitarauari 'Erresistentzia desbiatuak herrietan' mahai-inguruagaz.

Markina-Xemeinen Mikele Irazustak egindako murala, Euskal Diasporaren Egunaren harira

Mikele Irazustaren muralak eraikitako zubia

Mikele Irazustak Euskal Diasporaren Egunerako sortutako muralak mundu osoko kaleko artearen mapan jarri du Markina-Xemein. Bekobenta kaleko murala 2025eko munduko muralik onena izateko hautagai da; bozketa zabalik egongo da urtarrilaren 31ra arte.

Kalamua Barinaga jaitsiera

"Auzo txikiak berrindartzeko" asmoz, badatoz San Anton jaiak Barinagara

Bihartik [urtarrilak 16] domekara [urtarrilak 18] bitarte ospatuko dituzte jaiak. Besteren artean, VI. Kalamua-Barinaga jaitsiera, artzain txakur erakustaldia, 'Eukaliptus' antzezlanaren emanaldia eta bertso afaria egingo dituzte.

Udalak zaintza langileak lan eskubideetan alfabetatzeko liburuak kaleratuko ditu

Etxeko eta zaintzako langileak lan eskubideetan trebatzeko bilduma kaleratuko du Berriatuko Udalak, foro feministarekin elkarlanean egindakoa. Lehen alea zapatuan aurkeztuko diete zaintza langileei, 15:30ean, kultur etxe berrian.

Bizkaiko garbikuntza sektoreko langileek greban jarraitzen dute

Abenduren 17an izan zuten lehen greba eguna, eta gaur [urtarrilak 14] eta bihar [urtarrilak 15] berriro egingo dute. Langileek elkarretaratzea egin dute Ondarroako Artibai egoitza aurrean.

Berriatuko 2026ko aurrekontua iazkoa baino %8,4 handiagoa da

Herriko plazako bigarren faseko proiektua izango da aurtengo proiektu nagusietako bat, 200.000 euroko partidarekin.

Zazpi partida jokatuko dituzte Goxua Txapelketako laugarren jardunaldian

Bihartik domekara [urtarrilak 15-18] jokatuko dute laugarren jardunaldia. Zapatuko [urtarrilak 17] partidak goizez izango dira.

Gaztetxoen irakurle taldean izena eman ahalko da irailaren 25era arte

Ane Labaka Mayozek gidatuko du irakurle taldea, ta hilean martitzen batean elkartuko dira.

Ikasturte berriarekin batera hasiko da Liburuen amuak egitasmoa

Leonardo Sciasciren 'Todo modo' liburuagaz irekiko dute ikasturtea.

Irailaren 14ko manifestaziorako autobusa aterako du Ernaik Lea-Artibain eta Busturialdean

Irailaren 14an Ernaik Donostian egingo duen manifestaziorako autobusa egongo da. Lea-Artibai eskualdean Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroatik pasako da autobusa, eta Busturialdean Gernika-Lumotik aterako da.

'Bizkaiko Hitza'-k sarean landuko du egunerokoa, papera utzita

Gaur (irailak 5), Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako harpidedunek ez dute Bizkaiko Hitza papereko astekaria jaso, orain arte bezala. Beste etapa bat hasi dute, eta lurralde informazioa Berriaren webgunean jasoko dute.

Erredakzioa

Euskal dantzen ikastaroa eskainiko du Kresalak

Izena emateko azken eguna martitzena [irailak 9] da.

Barikuan irekiko dizkiote ateak Anaiarte danborradaren ibilbidea islatzen duen argazki erakusketari

Danborradaren 25. urteurrena dela eta, argazki erakusketa antolatu du Anaiarte Elkarteak. Bihar irekiko dizkiote ateak, eta irailaren 13ra [zapatua] arte egongo da ikusgai Zabiel Kultur Etxean.

Bertoko ekoizleen plaza bihurtuko da zapatuko Mutrikuko Merkatu Txikia

Herriko ekoizleez gain, atun errea dastatzeko aukera egongo da Mutrikuko Arraun Taldearen eskutik.

Gehiago