
Uraren kalitatea hobetu eta ibaiertzak egonkortuko ditu ekimenak. Ekosistemaren lehengoratzea eta zaintza dira elkarlanean egindako proiektuaren lehentasunak.

Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako abesbatzek emanaldia eskainiko dute zapatuan [martxoak 28] Ondarroako Andra Mari elizan.

Udalak pausoa eman du izendapena eskatzeko eta uda aldera iristea aurreikusten da etxebizitza arazo larriari neurriak jartzeko.

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

Asteburu honetan jokatuko den Lea-Artibai Txallengearen atarian Eneritz Iturriagaetxebarriak emakumeen txirrindularitzaren erronkak azaldu ditu eta Laida Alzolak ilusioz biziko du proba.

Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Euskotren Winter Seriesa irabazi dute. Mugartegiren hirugarren txapela da: jokatu dituen final denak irabazi ditu. Gizonekoen lehian, Aritz Erkiaga eta Gorka Mugartegi ‘Atain’ izan dira txapeldunak.

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Mutrikuk hartuko du Korrika lehenik; Lea-Artibai zeharkatu ondoren, Ispastertik agurtuko dute herritarrek.

Euskal Herriko zazpi sortzailek 'Zazpikiak bat' komiki bilduma sortu dute. Asier Iturralde Gonzalez de Alaizak bildumako Mutriku Gastronomika komikia aurkeztu du.

Euskal Fondoan bultzatuta barikuan [martxoak 27] Aulestira helduko da Luali Lebserren 'Sahara. Lurralde okupatuak' argazki erakusketa

"Ingelesez aritzeko eta ondo pasatzeko" helburuarekin batuko dira maila altu eta ertaineko hizlariak.

Martxoko literatur astearen baitan 11. ipuin eta marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte.

Maiatzaren 9an ospatuko den Baserri Eguneako azokan produktuak saldu eta abereak ekarri ahal izateko martxoaren 27ra arte eman ahalko dute izena.