Deialdiak

Portuko Ranparen 18. urteurrena dela eta, Hardcore festibala ospatuko dute

Ondarroako Portuko Ranparen urteurrenaren harira bi ekimen antolatu dituzte. Asteburu honetan izango da lehenengoa: Bigarren Hardcore Festibala. Sarrera guztiak agortuta daudela adierazi dute antolatzaileek.

70 pilotari ohik parte hartuko dute Goxua Txapelketan

Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak zazpigarren Goxua Txapelketari ekingo dio eguenean [abenduak 11]. Guztira 36 bikotek parte hartuko dute, bi mailatan banatuta, eta finalak martxoaren 21ean izango dira.

Euskararen larrialdi egoeraren aurrean mobilizatzeko deia zabaldu du Ikamak

Biharko [abenduak 11] greba deitu dute Ikasleria Martxaneko kideek, Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hezkuntzan dagoen euskararen larrialdi egoeraren kontrako aldarriz betetzeko asmoz. Bilbon, 12:00etan jarri dute hitzordua, Arriagatik. Lea-Artibaiko Ikamak, horri eutsiz, bateratzeak antolatu ditu autobus geltokietan.

Kepa Gandiaga, Goratz Sololuze eta Jon Onagoitia markina-xemeindarrak eta Koldo Goikoetxea aulestiarra, Maroco Challengean.

Marokoko dunetan barrena, Lea-Artibaiko lau lagunek Maroc Challengea amaitzea lortu dute

Sei etapako lasterketa gogorrean murgildu dira Kepa Gandiaga, Goratz Sololuze eta Jon Onagoitia markina-xemeindarrak eta Koldo Goikoetxea aulestiarra. Esperientzia "polita eta atsegina" izan den arren, zenbait oztopo ere izan dituzte.

Klik Mutriku Energia Kooperatiba sortu berri dute

Herri aurkezpena egingo dute barikuan [abenduak 12], 18:30etan, Goiko plazan.

Iñigo Andonegi argazki lehiaketako lanen erakusketa ikusgai dago Zabiel kultur etxean

Abenduaren 12ra [barikua] arte egongo da erakusketa ikusteko aukera, Zabiel kultur etxean: astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Goitia eta Lekerika: zergatik ez amestu?

Alex Goitiak eta Unai Lekerikak 2 eta 0 irabazi diete Ludovic Ladutxeri eta Jon 'Bullet' Zabalari. Garaileak finalaurrekoen ligaxkara sailkatu dira, Johan eta Gorka Sorozabal anaiekin batera. Galtzaileak eta Aritz Erkiaga nahiz Ion Ibarluzea, ostera, kanpoan dira.

Ispasterko frontoia

24 bikotek parte hartuko dute Ispasterko eskolarteko zesta-punta txapelketan

Eguenean [uztailak 3] hasiko da txapelketa eta hilaren 27an, Ispasterko jaien baitan, jokatu dituzte finalak. Lehen aldiz Volo enpresako pilota sintetikoak erabiliko dituzte.

kepa arrizabalaga Arsenal

Kepa Arrizabalagak Arsenalekin fitxatu du

Chelseak lagata, ondarrutarrak denboraldi bikaina osatu du Bournemouthen, eta orain Arsenalek sei milioi euro inguru ordaindu ditu bere fitxaketagatik.

Basques in Australia erakusketa

Ispasterrek beste behin EHUko udako ikastaro bat hartuko du

Uztailaren 11n eta 12an [barikua eta zapatua] ‘Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak’ ikastaroa osatuko dute Iñigo Egiluz aretoan.

Barrenetxea-Goikoetxea eta Erkiaga-Lekerika, irabazle

Iragan Nazioen Ligan Euskal Selekzioaren koloreak defendatutako puntistek Berriatuko Mendibarrenen jokatu zuten domekan [ekainak 29].

Mikel Arrasate Donostin garaile

Mikel Arrasate lekeitiarrak Donostiako triatloia irabazi du

Duela astebete Sprint modalitateko Euskadiko Txapeldun izendatu ostean, domekan [ekainak 29] lehen aldiz irabazi du Onditz Memoriala.

'Erein, borrokatu, bizi' Maribi Ugarteburuk idatzitako liburua.

Hamar emakume baserritarren ahotsak, 'Erein, borrokatu, bizi' liburuan bilduta

Bizkaiko nekazarien sindikatuaren (EHNE-Bizkaia) ekimenez, Maribi Ugarteburu amorotarrak 'Erein, borrokatu, bizi' liburua idatzi du. Hamar emakumek baserritarren mugimenduan utzitako arrastoak bildu ditu.

Ander Okamika Espainiako Txapelketa

Ander Okamika, bosgarren Espainiako Txapelketan

Domekan [ekainak 29] Granadan lehiatu zuen Burgos BH taldeko lekeitiarrak, baina zortea ez zuen alde izan.

Leixuri Arrizabalaga Igerabideak

Lekeitioko Isuntza hondartzak Igerabideak zirkuitua hartuko du

Uztailaren 19an 12:30ean egingo dute aldundiak bultzatutako ur zabaletako igeriketako lehen proiektu berritzailearen zirkuitua.

Gehiago