
Badator Txan Txun Txunen igoera, eta honekin batera, Amorotoko San Martin jaien hasiera. Bihartik [uztailak 1] domekara arte [uztailak 5], kontzertuak, bazkaria eta adin guztietako herritarrentzako eskaintzagaz bete dute egitaraua.

Alboko Esklerosi Amiotrofikoa ikusarazteko ekitaldi solidarioak Lekeitio bete zuen, zapatuan [ekainak 27] .

15.000 kirol-portu baino gehiagoren artean baloratu da, eta bisitatzen duten atzerriko ontziek munduko 400 kirol-portu onenetakoa dela iritzi diote.

2017an suteak kaltetutako eraikin historikoa portuko jarduerari zein tokiko jarduerari lotutako erabilerarako egokituko da, 1,41 milioi euroko inbertsioarekin.

Eusko Jaurlaritzak torturaren biktima gisa aitortu du Esteban Muruetagoiena Scola mediku ondarrutarra, bera hil eta 44 urtera.

Lekeitiok, Berriatuak, Markina-Xemeinek, Ziortza-Bolibarrek, Munitibarrek eta Mutrikuk San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan eta gaur [ekainak 29].

Oriok eta Arraun Lagunak-ek Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen garaipenak lortu dituzte Madrilen. Bai emakumezkoen, bai gizonezkoen faboritoak erabateko sendotasunez aritu dira. Ondarroa eta Lekittarra, hurrenez hurren, zortzigarren eta hamargarren postuetan sailkatu dira.

Erkiaga eta Atain Goitia eta Basquen aurka ariko dira finalerdietan, eta Urreisti eta Gorka Txanika eta Salegiren aurka.

Uztailaren 6ra arte edukiko dute ispastertarrek pregoilaria proposatzeko aukera.

Bizkaiko bainu eremuetan ez bainatzeko gomendioa eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Mutrikuko igerileku zaharrean, Ondarbeltzen eta Saturraranen debekatu egin dute bainatzea. Uraren kalitatea ez dela ona ondorioztatu dute.

Eguenean [uztailak 2], 19:30ean, Kalekutzeko eskaileretan egingo diote ongietorria.

Loraldiak antolatutako Sormenaldiak euskal kulturaz bete du Lekeitio ekainaren 24tik 26ra. Markina-Xemeingo egitaraua bihar [uztailak 1] hasiko da, Uhagonen, Mixel Etxekoparrek gidatutako 'Zuberoako Dantza' tailerragaz.

Herritarrek Udaltzaingoari abisua eman ondoren, Ondarroa eta Mutriku arteko mugan atxilotu dute gizona.

Domekan [ekainak 28] 12:15ean "Marijeren Txokoa" izendatuko dute, lore eskaintza eta musikarekin lagunduta.

50 ikasle, irakasle eta guraso inguru batu zituen ekitaldiak.