Deialdiak

Aitor Garitano Xemein Abesbatzako zuzendari berria eta Xabier Mendez eta Itxaso Jaio zuzendari ohiak.

Aitor Garitano bergararra izango da Xemein Abesbatzaren zuzendari berria

Garitanori ongi etorria emateagaz batera, Xabier Mendezek eta Itxaso Jaiok egindako lana eskertu dute abesbatzako kideek.

Urriaren 9an amaituko da Mutrikulan diru laguntza eskatzeko epea

Ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Mutrikuko Udalak.

22. Burdinola Ikerketa Saria.

Joaquin Dopazok irabazi du 22. Burdinola Saria

Epaimahaiak aurkeztutako lan guztien "kalitate ona" nabarmendu du. Sari banaketa urrian egingo dute, Sevillan.

Kickboxing txapelketa Markina-Xemeinen. Partaideak hasi aurretik

Etxeko txapelketan, bost konbate irabazita

Elkar Sports klubak antolatuta, kickboxingeko K-1 mailako hamabi konbate ikusteko aukera egon da Markina-Xemeinen. Hamabi horietatik zortzi konbatetan parte hartu du Markina-Xemeingo klubak, eta bost irabazi ditu.

Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen, Markina-Xemeinen, Mikel Odriozola medikuaren hitzaldiarekin.

Pertsona Nagusien Nazioarteko eguna, ekintzaz josita

Lekeitiarrek bihar [urriak 1] egingo dituzte ospakizunak, eta Markina-Xemeinen urriaren 26ra arte luzatuko dira ekintzak. Besteren artean, ibilbide gidatua, mahiangurua, zire foruma, bakarrizketa eta irakurketa kluba egongo dira.

Bolbora berriatuarrak, frontoiari su

Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrek emakumezkoen estreinako Jai Alai Ligaren Lauko Finala patrikaratu dute, Arai Lejardi markina-xemeindarra eta Oihana Sorozabal miarriztarra menpean hartuta. Gizonezkoen lehian, Eñaut Urreisti mutrikuarrak eta Thibault Basque bidartarrak ezin izan dute Xabier Barandika gernika-lumotarragaz eta Imanol Lopez zumaiarragaz.

San Jeronimo eguna "goi-goitik" ospatzen dabiltza auzotarrak

Gaurko [urriak 30] egunarekin emango diote amaiera Mutrikuko San Jeronimo jaiei auzotarrek.

Beti Jai jubilatuen elkarteak batzar orokorra egin du eta zuzendaritza taldea berritu du. Argazkia: Beti Jai.

Beti Jaik batzar orokorra egingo du zapatuan

Besteren artean, Zuzendaritza Batzordea berrituko dute. Batzarra zapatuan [martxoak 22] 11:00etan eta 11:30ean izango da.

Emakumeen I. Pala Topaketa Mutriku

Emakumeen II. Pala Topaketa hartuko du domekan Mutrikuk

Domekan [martxoak 23] 10:00etatik aurrera Egaña frontoian elkartuko dira emakume palistak; 21 partaide izango ditu topaketak.

Izeitxo-Martxel eta Mendez-Ibon Beteranoen trinkete txapelketako final laurdenetan

Beteranoen Trinkete Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte domekan

Domekan [martxoak 23] 10:00etatik aurrera ikusi ahalko dira finalaurrekoak.

ZALDIMANDOPROBAKAULESTI

Zaldi probak jokatuko dituzte asteburuan Aulestin

Zortzi partaidek lehiatuko dute zaldi mandoen proba; 1.050 kiloko harria erabiliko dute. Zapatuan [martxoak 22] 20:00etan hasiko da proba eta domekan [martxoak 23], 18:00etan.

Mendizaleak mendian gora. Argazkia: Burumendi

Urkiola eta inguruetara mendi irteera egingo dute domekan

Irteerara joateko autobusa egongo da Debatik, Mutrikutik, Ondarroatik eta Markina-Xemeindik. Barikua [martxoak 21] da izena emateko azken eguna.

Ibai Villatek irabazi du 43. Aitxekutz Saria

Zapatu [martxoak 15] arratsaldean lehiatu zuten lasterketa eskualdeko errepideetatik.

Mutrikuko udaletxea

Arte eskaintza aztertzeko hitzordua izango dute Mutrikun

Bihar [martxoak 19] eta maiatzaten 21ean egingo dira saio monografikoak, udaletxean.

Irati Casais, Bealak Trailen nagusi

I. Bealak Trail probaren 13 kilometroko lasterketa irabazi du Irati Casais korrikalari ondarrutarrak.

Gehiago