Deialdiak

Mutriku
Emakumeak lerroburura: Eneritz Lizardi Azpiazu

Ikusgarritasunean, tanto

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

11 barri
Lekeitio
Emakumeak lerroburura: Itxaro Mentxaka Bengoetxea

Gazteak operara hurbiltzeko aldarria

Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.

11 barri
Urriko Azoka Nagusia 2025 aurkezpena

73 postu egongo dira Urriko Azoka Nagusian

Urriaren 11n ospatuko dute Markina-Xemeinen, eta aurten, berriz, Euskadiko Blonda Txapelketa hartuko du.

Aginte makila aldaketa, 2024an, Arretxinagako jaietan. San Migel jaiak

50 urteak ospatzeko, egitarau bete-betea

50 urte beteko dira aurten gazte kuadrila batek Arretxinagako jaiak berreskuratu zituenetik. Hala, aurtengoa ospakizun urtea dute auzotarrek, eta San Migel egunaren bueltan lau eguneko jai giroa nagusituko da auzoan. «Publiko guztientzako jaiak» antolatu nahi izan ditu Arrexe Kultur Batzordeak.

Euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren barruan, gurasoentzako ikastaroak egongo dira

Uemak eta AEK-k elkarlanean 'Etorri euskarara!' egitasmoa jarri dute martxan, Euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren barruan. Gurasoentzako euskara ikastaro bereziak izango dira, doan.

Asier Altunak 'Karmele' filma aurkeztu du Donostiako Zinemaldian

Karmele Urresti ondarrutarraren historia oinarri duen 'Karmele' filma aurkeztu du Asier Altuna zinemagileak Donostiako Zinemaldian. Bertan egon dira Txomin Letamendi eta Patxi Letamendi, Urrestiren semeak, baita Kirmen Uribe ere.

Kickboxingeko K-1 mailako txapelketa egongo da zapatuan Markina-Xemeinen

Sarrerak leihatilan edo Elkar Sports klubean erosi daitezke. Txapelketaren ostean herriko umeek erakustaldia eskainiko dute.

Markina-Xemeingo kluben arteko zesta finalak

Markina-Xemeingo zesta eskolak internet bidez emango ditu barikuetako partidak

Euren YouTubeko kanalean ikusi ahalko dira barikuetako partida guztiak: "Nor dagoen jokatzen, markagailua eta ordua ikusi ahalko dira".

Beteranoen Trinkete Txapelketako bosgarren jardunaldia

Finalaurrekorako txartela, jokoan

Domekan [martxoak 16] Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketako azken final laurdena jokatuko dute pilotariek.

Goxua txapelketa

Final laurdenen lehia hasiko da Goxua txapelketan

Lehenengo mailako bi eta bigarren mailako lau final laurden ikusteko aukera egongo da Markina-Xemeingo frontoi txikian, bihartik domekara [martxoak 13-16].

Gaztetxeak bertsotan zapatuan iritsiko da Mutrikura

«Gazteen ahots kritikoa plazaratzea» du helburu Gaztetxeak bertsotan egitasmoak.

'Pleibak' Uhagonen. Miren Amuriza, Miren Narbaiza Mice, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi.

'Pleibak'-ek Uhagon bete du

Miren Amurizak 'Pleibak' bere azken liburuaren bertso saio literarioa eskaini du Uhagonen, Miren Narbaiza, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdirekin batera. "Emanaldi zoragarria" ikusi dute bertaratutakoek.

Lekeitio-Palestina Elkartasun Taldeak deituta 10 orduko elkarretaratzea, 2024ko abenduaren 28an

'Israeli boikota: zertarako eta nola' hitzaldia egongo da Lekeition

Lekeitio-Palestina Elkartasun Taldeak antolatu du hitzaldia; eguenean [martxoak 13] 18:30ean izango da, kultur etxeko Azkue aretoan. Euskal Herriko BDZko kideek emango dute hitzaldia.

Beti Jai jubilatuen elkarteak batzar orokorra egin du eta zuzendaritza taldea berritu du. Argazkia: Beti Jai.

Sormen tailerra egingo dute Beti Jain

Bihar [martxoak 12] da izena emateko azken eguna. Martxoaren 17an eta 24an izango dira tailerrak.

Mundu Zabal elkarteak bere jarduna eten du

25 urtean 43 proiektu desberdinetarako milioi bat eurotik gora batu ditu elkarteak.

Gehiago