Deialdiak

Karmen jaiak Markina-Xemein txupinazoa
Herritxoua
Markina-Xemeingo Karmen jaiak

Herritar guztientzako eginiko jaiak

Markina-Xemeingo Jai Batzordeak herritar guztiak karmenetako ospakizunetan biltzeko «egitarau oparo eta zabala» prestatu du, eta ez dira herri bazkaria, Herritxoua edota herri kirolak faltako. Txosna batzordearen Txosna Eguna martitzenean egingo dute. Txosnak Gureak Denonak dinamikaren garrantzia azpimarratu eta sinadura bilketan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

BEKOBENTA ESKOLA, Karmen jaietako pregoilaria

"Bekobentaren 50. urteurrenari amaiera emateko modua izango da"

Bekobenta Eskolako guraso, irakasle eta umeek botako dute Karmen jaiei hasiera ofiziala ematen dien pregoia. Eskolak 50 urte bete dituen honetan, urteurren borobila herritarrekin batera ixteko "ilusioagaz" daude pregoilariak.

Markina-Xemein
Markina-Xemeingo Karmen jaiak

Erasoen aurreko erantzun irmo eta antolatua

Erasoaldi matxistei aurre egiteko protokoloa eguneratu dute udalak eta herriko denetariko eragileek, eta telefono bidezko zerbitzua nahiz aurrez aurrekoa egongo dira aurtengo jaietan. Erasoen aurrean arreta emateaz gain, informazioa eta aholkularitza emateko helburua ere badute.

Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketara proiektuak aurkezteko epea zabalik dago

Irailaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azkenengo eguna. 8.000 euroko saria eskuratuko du irabazleak, Ondarroako Udalaren eskutik.

Ondarroako Gazte Asanbladak "askotariko" ekintzak antolatu ditu udako

Barikuetan Ondarroako Gaztetxea zabalik egongo da, "nahi duenak joateko".

I. Burdinola Banderaren aurkezpena
Mutrikuko Zabiel kultur etxea

Etxeko autodiagnostiko energetikoa egiteko kanpaina heldu da Mutrikura

'Energia Argitu Kit' kanpaina Mutrikun lurreratuko da, eta azaroaren 12an [martitzena] egingo dute azalpen tailerra, 18:30ean, Zabiel Kultur Etxean.

Lekeitioko udaletxea.

2025eko aurrekontuak prestatzeko lekeitiarren ekarpenak jaso nahi ditu udalak

Azaroaren 18ra arte egin ahalko dira ekarpenak, udaleko sarreran edo kultur etxean dauden orrien bitartez.

Berriatuko literatur kluba
Lekeitioko altxorrak eta zerkak ezagutzeko ibilaldia.

Durangora irteera egingo dute Lekeitioko Denbora Bankuko kideek

Azaroaren 16an egingo dute irteera; parte hartzeko ez dela taldekoa izan behar argitu dute. Irteerara joan nahi dutenek izena eman beharko dute barikua [azaroak 8] baino lehen.

Markina-Xemeingo Udalak ekintzaileentzako bi lokal ipini ditu eskuragarri

Ekintzaileentzako bi lokal ipini ditu eskuragarri Markina-Xemeingo Udalak

Bi lokalak Okerra kalean daude. Lokal baten erakusleihoa Leyla Ortizek apaindu du, eta bestea, Asier Sotak.

Berandu bada ere, maila handiko finala jokatu dute

Txaparro-Garalde bikoteak 25 eta 13 irabazi dio Olaitu-Pepe bikoteari, Ondarroako III. Pala Txapelketaren lehen mailako finalean.

Giro "ederra" nagusitu zen Ondarroako bertso bazkarian

Antolatzaileek balorazio "positiboa" egin dute, eta udaberrian beste saio bat antolatzea da asmoa.

Oihana Gartziaren argazkiak irabazi zuen 2021eko egutegirako argazki lehiaketa.

Martxan dago Berriatuko egutegirako VII. argazki lehiaketa

Aukeratutako argazkiekin 2025eko egutegia egingo dute eta herriko etxeetan banatuko dute.

Gehiago