Gaur goizean hasi dituzte lanak, eta asteon amaituko dituzte. Monumentua zatitu ostean, Dongre aurrean ipinitako garabiaren laguntzagaz aterako dute.
Musika ekarri du goizetik Elizperock jaialdiak, eta musikazaleek ez dute galdu nahi izan. Eskualdeko hamazortzi talderen doinuekin gozatzeko aukera egon da.
Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago maiatzaren 25era arte, elkarteko egoitzan
Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketaren XII. Finala lehiatuko da zapatuan, eta han izango da Eneko Sagarmendi mutrikuarra.
Azken hiru egunetan 4 positibo erregistratu dituzte: 2 Ondarroan, 1 Mutrikun eta 1 Lekeition. Joan den aste osoan 22 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bat gutxiago. Araba eta Bizkaia gune berdean sartu dira.