Sei etapako lasterketa gogorrean murgildu dira Kepa Gandiaga, Goratz Sololuze eta Jon Onagoitia markina-xemeindarrak eta Koldo Goikoetxea aulestiarra. Esperientzia "polita eta atsegina" izan den arren, zenbait oztopo ere izan dituzte.


Lekeitioko 48280 taldeak urtebete baino gutxiagoan bigarren aldiz beteko du gaur, Bilboko Kafe Antzokia. Bleszzz, Ruizma, Txoron, Karzu, Ox eta Lil gazte lekeitiarrek sarrera guztiak agortu dituzte, urtarrilaren 11n egin bezala. Aldatu ez direnak herri nortasuna eta euskararen aldeko apustua dira.

Herriz herriko zein Euskal Herri mailako eragile ezberdinak hitanoaren transmisioa sendotzen eta belaunaldi arteko zubiak eraikitzen ari dira. Bide horretan, mugarri izan da azaroaren 8an ZirHika taldeak Markina-Xemeinen ospatutako topaketa.

Julen Apella (Berriz, 1998) ez da literaturan guztiz hasiberria. ‘Postal bat desertuan’ (2021) poesia liburuarekin egin zuen lehenengo agerpena, eta orain, berriz, lehenengo nobelarekin dator: ‘Sakelako bihotzak’. Ondarroako Udalak eta Elkar Argitaletxeak ematen duten Augustin Zubikarai nobela beka jaso zuen iaz, eta bere lehenengo narrazio-lana plazaratu berri du.

Amandarri Triatloi Taldeak Euskal Triatloi Zirkuituan bigarren geratu da. Bilatzen ez duten helburua bada ere, "ezustean" heldu delako, Amandarrikoak lorpenagaz "pozik" agertu dira. Orain, hasi berri duten triatloi eskolaren ikasturtean dute arreta jarrita.

Eskafandra izena du Joseba Iturraspe eta Iban Martin lekeitiarrak buru dituen musika bidaia berriak. Musika arloko eskarmentu haizea poparean, doinuen marea desberdinetara egin dute ziaboga, portu berriak esploratzeko prest.

Kirmen Uriberen ‘Elkarrin esnatzeko ordua’ liburutik abiatuta, ‘Karmele’ filma zuzendu du Asier Altunak; Karmele Urresti ondarrutarraren bizitza pantaila handira ekarriz. Bere seme Txomin Letamendi, eta idazlea bera filmaren atzean dagoen historiaz mintzatu dira. Bihar proiektatuko dute ‘Karmele’ Ondarroako frontoian, eta bientzako momentu «berezia» izango dela azpimarratu dute.

Maribi Ugarteburu amorotarraren ‘Erein, borrokatu, bizi’ liburuak hamar emakume baserritarren bizipenak bildu ditu, euren ahotsetatik, EHNE-Bizkaiaren sorrera, bilakaera eta gaur egungo erronkak erakutsiz, eta emakumeek nekazaritza mugimenduan izan duten garrantzia azpimarratuz. Horietako bat da Libe Plaza lekeitiarra; herriko azken baserritarra da bera. Lanaren aurkezpena Lekeition egingo dute, martitzenean, baserritarren memoria eta emakumeen indarra omentzeko.

Itsas Garapen Elkarteak ireki du arrantza sektorea dibertsifikatzeko eta ekonomia urdina bultzatzeko proiektuak aurkezteko epea. Ekintzaileek abuztuaren 2a arteko epea dute, beraien egitasmoak aurkezteko.

Muxikarra, 21 urtegaz joan zen Australiara. Beranduago, anaia Florencio erreklamatu zuen bertara joateko lanera.

Tomas Armaolea: "Sabin Balanzategik kostazain lagun bat zuen Lucindan, eta hark arrainentzako tranpak jartzen zituen. Beragaz joaten ginen"

Artako San Pedro baselizaren ingurua txukun eta eder dago auzotarrei zein ingurukoei ondo etorria emateko. Asteburu honetan ospatuko dituzte San Pedro jaiak eta, betiko moduan, auzotarrek abegikor hartuko dituzte bertaratzen direnak.

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.

1963ko abenduaren 24an zerbait bitxia gertatu zen oilagorrekin Markina-Xemeinen.

Udalerri euskaldunetako osasun zerbitzuetako hizkuntza eskubideei buruzko datuak jaso ditu Uemak. Herritarren hizkuntza eskubideak egunero urratzen direla diote.

Herri euskaldunen aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariak kontzientziatzeko ‘Bertatik Bertara’ kanpaina egiten ari dira hainbat udalerritan, Uemagaz elkarlanean. Besteak beste, Amorotoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko, Ondarroako eta Ziortza-Bolibarko udalek bat egin dute kanpainagaz.