XIII. Lea-Artibai Rallya lehiatzeari ekin zieten barikuan [maiatzak 2] 74 autok. Lasterketa "gogorra" izan da gehiengoarentzat, eta Aitor Saizar berriatuarra izan da nagusi eskualdeko errepideetan, Alazne Apalantzagaz batera. Bigarren eta hirugarren postuetan ere, etxeko pilotuak geratu dira: Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti, bigarren, eta Garikoitz Lopez eta Haizea Txoperena, hirugarren.
Gehiengo sindikalak gaur, Maiatzaren Lehenean abiarazi du ofizialki Hego Euskal Herrian Lanbide arteko Gutxieneko Soldata lortzeko sinadura bilketa. Gastu militarrerako euro bakar bat ere ez gastatzea eskatu dute.
Berriki eskuratutako txapelek gizonezkoen Jai Alai ligaren buruzagitza eman die Eñaut Urreisti mutrikuarrari. Emakumezkoen sailkapenean, Arai Lejardi markina-xemeindarra bigarren postuan dago.
Gutxieneko soldata igotzea, pentsio propioak ezartzea eta hezkuntzako langileen lan baldintzak negoziatzea eskatuko dute LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek bihar [maiatzak 1] Euskal Herriko kaleetan, Langileen Nazioarteko Egunean.
Gaur [apirilak 28] 12:30ean joan da argindarra. Pixkanaka herri batzuetan itzultzen ari da. Euskal Herria, Espainia, Frantzia eta Portugaleko herri batzuetan itzuli da dagoeneko.
LAB-ek, Sortuk eta Ernaik indarrak batu dituzte apirilaren 26an Lea-Artibaiko Independentzia Eguna antolatzeko. Egunaren epizentroa Lekeitio izango den arren, eskualde guztian eragitea da euren helburua.
Bi eguneko formatura itzuliko dira maiatzaren 2an eta 3an. 100 kilometro baino gehiago izango ditu eta errepide berriak zeharkatuko dituzte.
Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian, Ispasterren eta Berriatuan egongo dira hitzaldiak, Telmo Lazkanoren eta Maitane Ormazabalen eskutik. Izena eman behar da.
Atzerrian bizi diren euskaldunek sortua eta atzerrian bizi diren euskaldunentzat pentsatua da Ardaxka, eta literaturaren klasikoak eskaintzen ditu euskaraz.
Zerbitzu publikoak indartzeko asmoz, administrazio publikoan algoritmo berriak txertatu ahala algoritmoen katalogoa "zabaltzen" joango dela jakinarazi du jaurlaritzak.
2024an Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarazko emanaldien kopurua neurtu du Pantailak Euskarazek: % 1,6. Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela eta, neurriak eskatu dituzte.
Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".
Zapatuan [apirilak 5] egingo dute garagardoa eta apirilaren 26an sartuko dute botiletan.
Bilketa eguenean [apirilak 3] izango da; trasteak eguazten [apirilak 2] iluntzean atera behar dira.