
Gure Eskuk Pirinioen Bidea ekimena aurkeztu du gaur [urtarrilak 29]. 2022ko uztailaren 2an, katalanek eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar.

Finala bihar [urtarrilak 30] izango da Bizkaia frontoian. Etxaniz eta Irazustabarrena Martin eta Huiziren aurka neurtuko dira.

Neurrien luzapena jasotzen duen dekretua gaur arratsaldean [urtarrilak 28] argitaratuko dute, eta zapatutik [urtarrilak 29] aurrera egongo da indarrean. COVID pasaportearen erabilera ere otsailaren 13ra arte luzatzeko baimena eskatu diete epaileei. Azken horiek martitzenean [otsailak 1] aztertuko dute eskaera.

2023ko uztailaren 3an Zornotzan hasi eta Baionan amaituko den etapak zeharkatuko ditu Lea-Artibaiko hainbat udalerri eta Mutriku.

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak deitu ditu zapaturako Bilbon eta Iruñean ‘Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu’ lelopean. Mobilizazioak 18:00etan hasiko dira.

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei zuzendutako diru-laguntzak dira. Era askotako oinarrizko gastuei aurre egiteko ematen dituzte. Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar dira eskaerak.

Azken lau egunetan ondoko herrietan erregistratu dituzte positiboak: Amoroto (2), Aulesti (7), Berriatua (8), Etxebarria (3), Gizaburuaga (4), Ispaster (5), Lekeitio (62), Markina-Xemein (48), Mendexa (2), Munitibar (1), Mutriku (60), Ondarroa (87) eta Ziortza-Bolibar (6). Herri guztietako intzidentzia tasak jaitsi dira. Jaurlaritzak positiboak zenbatzeko protokoloa aldatu ezean, HITZAk ez du datuak ematen jarraituko, txostenak ez duelako positibo kopuru erreala erakusten.

Australiara lanera joan ziren euskaldunen istorioak bildu eta ezagutarazi nahi duen taldea da Euskal Australiar Alkartea. Eskualdeotako hainbat herritar daude bertan.

Gorputza desintoxikatu edo garbitzeko egokiak diren sendabelarrei buruzko azalpenak emango ditu, besteak beste, Nerea Urien adituak.


