Etxebarria

Errigoraren eta Olasagastiren saskiak, HITZA zaleen esku

Olaia Urkiri Ibazetak eta Marian Eizagirre Ibarrak Errigoraren saskia eskuratu dute. Bestetik, Jolastu geugaz! lehiaketa Miren Gabiola Zabalak irabazi du; kontserba sorta bat lortu du.

Sarai Larrinaga etxebarritarrak brontzezko bigarren domina lortu du

Asteburuan Bartzelonan (Herrialde Katalanak) lehiatu den 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan parte hartu du Durango Kirol taldeko atleta gazteak. Oraingoan pisu jaurtiketan irabazi du domina.

Azken hiru egunetan bederatzi kasu gehiago erregistratu dituzte

Barikutik domekara [martxoak 12tik 14ra] Markina-Xemeinen (5), Ondarroan (2), Lekeitio (1) eta Mutrikun (1) erregistratu dituzte kasuak. Guztira, joan den aste osoan [martxoaren 8tik 14ra] 24 kasu erregistratu zituzten, duela bi aste baino hamar gutxiago.

Zientzialaria

Ana Maria Zubiaga: "Hemen ez dago dirurik, baina ez da ikusten zientzian apustua egiteko nahia ere"

Minbiziaren Biologia Molekularra aztertzen duen taldea zuzentzen du Ana Maria Zubiaga foruarrak. Oinarrizko ikerketa zientifikoen beharra eta zientzian gehiago inbertitzeko beharra nabarmendu ditu.

Urtebete pandemia Lea-Artibai eta Mutrikura ailegatu zela

Orain dela urtebete ailegatu zen mundua hankaz gora jarriko zuen COVID-19 gaitza Lea-Artibai eta Mutrikura. Haren eragina epe laburrean kontrolpean egongo zela uste zen arren, oraindik ez du etenik. Urtebetean, lehen arrotzak ziren hitzak eguneroko bilakatudira: pandemia, etxealdia, maskara, segurtasun tartea...

Helmugak proiektuak Aspanovasen aldeko abenturak burutuko ditu aurten

Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sustatzaileak erronka txikiak gauzatuko ditu aurten. Eta iaz modura, aurten ere Aspanovasi lagunduko dio. Ekarpenak egiteko aukera zabalik dago, abendura arte.

Baso sute bat gertatu da Kalamuan

Sutea eguazten [martxoak 10] arratsaldean gertatu zen. Oraindik ezin dute zehaztu zenbat hektarea kaltetu diren, ezta sua zerk eragin duen ere; bi sorgune egon zirela esan du Ertzaintzak.

Zelaietaburu gorpuzkin hobiratze kolunbario elgoibar
Inauteriak Etxebarrian
BizkaiaKirolak
enpresa

Hirugarren egin du Ondarroak Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran

Ondarroa Arraun Elkartea hirugarrena izan da Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran.Zapatu arratsaldean jokatu zen denboraldi-aurreko jaitsiera, eta Lea-Artibaiko taldeei prestakuntza lanetan jarraitzeko balio izan zien. Busturialdeko talderik ez zen ...

M.S.

Batutakoagaz pozik daude Txilipitxeruek

Mundakako Txilipitxeruek elkarteak Bizkaiko Elikagaien Bankurako janari bilketa egin zuen zapatuan. Mundakako Plazan jarri zuten mahaia, udaletxeko arkupeetan. Eguraldi txarra egin zuen, baina hala ere, elkarteko kideak pozik agertu dira batutakoagaz: ...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Gehiago